Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Niretzat, zailena eta ederrena, deskripzioa da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.
Inporta duena da besteek zer esaten duten, nola mugitzen diren... deskripzio bat da, nire begiekin egina, noski, baina deskripzio bat. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 32. orr.
Deskripzioetan erabilitako irudiak ere ez ditugu aldatu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 9. orr.
Maisuak ipuina osatzeko egitura bat inposatu dio: gertalekua, pertsonaien deskripzioa, gertaera, ondorio morala... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.
Atomoaren deskripzioak, horrenbestez, baduke sorkuntzatik aurkikuntzatik beste. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 180. orr.
Euskarazko hotsen deskripzio eta sailkapenerako komenigarri da sabaikariak eta sabaiaurrekoak [...] bereiztea. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 131. orr.
Mozkina sobera aberatsa izanez, geroko uzten ditut deskripzio eta analisiak, eta bihiz bihi goxatuko dut orduan uzta. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 231. orr.
Deskripzioei garrantzi handia ematen dien kontapoesia ederra. Berria - Harian 2005-12-06
Pertzepzio hutsezko deskripzioak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.
Orduantxe hasi nintzen deskripzio txikiak egiten (gelatik zer ikusten nuen, egun bat kontatzen...). Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 393. orr.
Bat-bateko bertsoa sortzeko prozeduren deskripzio zehatza. Berria - Kultura 2006-04-08
Deskripzio hutsetik atera gabe, [...]. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 67. orr.
Ikerketa ez da, oro har, baieztapen orokorretatik eta deskripzio soil batzuetatik askoz areago joan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.
Makineria horren deskripzio teknikoa nahiko sinplea da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.
Txekhovek trebezia handiz erabiltzen ditu era askotako baliabideak: eszenen arteko elipsiak, deskripzio objektiboak eta elkarrizketa tinkoak. aktore-lanaren sendotasuna erabiltzen dira deskripzio astunak saihesteko. Berria - Kultura 2004-07-15
Esan daiteke, bada, objektu jakin batentzat badirela hainbat deskripzio posible, eta deskripzio jakin batentzat, berriz, hainbat aurkezpen posible. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 180. orr.
· Makina ustekabean deskonektatuz gero gerta zitekeenaren deskripzio kasik danteskoak eskaintzen zituen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 68. orr.
Pertzepzioaren teoria konstruktibistetan oinarritutako deskripzio-eredu bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 208. orr.
Barne-deskripzioaz izan dugun ezaguera, luzaroan, genetika klasikoaren metodoetan oinarritu da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.
deskripzio bat (7); deskripzio eta (5); deskripzio zehatza (5); deskripzioa eta (3); eta deskripzio (6); haren deskripzioa (3); munduaren deskripzio (3)