Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
deskorapilatu, deskorapila, deskorapilatzen (orobat desopilatu) da/du ad korapiloa askatu. ik deskiribildu.
Keinuaren azpian egon litezkeen ñabardurak eta bertze korapilo guztiak ere bat-batean deskorapilatu balira bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 321. orr.
Orduan, korapiloaren deskorapilatzeko eta bere buruhaustearen erremediatzeko, hasi zen emazteki hura besoak eta zangoak higitzen baterat eta bertzerat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 501. orr.
Antzerki taldeak kümitatzen dü jentea problematika zonbaiten desopilatzera. Herria 2004-05-27