Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sabaitik dilindan, berriz, bi lanpara jigant zeuden, baita zetazko mila xingola ere, hango eta hemengo habeetarik esekiak eta mila koloretakoak, aire korronteen eraginaz kiribiltzen eta deskiribiltzen zirenak, fantasiazko sugeak iduri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.
Jesukristoren nortasunaren enigma asko ez da behar bezala deskiribildu, ilunpean datza oraindik. Berria - Kultura 2004-11-02
Artistak, edozein lagunen bizialdiko edozein une hartu, une horretan gogoan duena deskiribildu eta garatu, eta bertan adierazten dizu unibertso osoa, edozein horri dagokion ikuspuntutik argitua. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 159. orr.
Farorantz-en, baina, maiteminak ezin ditu maitatuaren munduak guztiz deskiribildu, agerian jarri. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 163. orr.
Azkenik, geldiro bidaiatzen hamaika ordu eginik -Errusiako nekazari-lurrak deskiribilduz joan ziren pixkanaka-, Leningradoko geltoki bikain batera iritsi ginen Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.