Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deserritu, deserri(tu), deserritzen (orobat desherritu g.er.) 1 da/du ad norbait bere herritik kanpo bizitzera behartu. ik atzerriratu.

Siberiara deserritu beharko zutela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 230. orr.

Jadanik esana dudanez, Lapurdi aldean emandako hogei urte hartan, ez nuen nik deserritutako karlistekin harreman jarraiturik izan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 369. orr.

Pintatzen ditut, hain zuzen ere, gerra erabat deserritzeko.  Berria - Kultura   2006-04-16

Aspaldi honetan Frantzian deserriturik bizi den osaba zaharrari egindako bisitaldietan ez bada... bat ere ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 103. orr.

On Fermin apaiz apal hark, herrixka apal hartan deserriturik, bakardade osoan hila.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 220. orr.

2 (era bururua izenondo edo izen gisa)

Baiona alde horretan deserrituen aldeko Batzorde bat edo badagoela jakin diat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 291. orr.

Baionako kaleetan deserritu mordoa zebilen, batera eta bestera; erdi biluzik askotan, hotza eta etsipena gainditu nahiz beti, erabat mozkortuta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.

Etorri ala itzuli egin ziren ere ez zekiten deserritu haiek baino askoz gutxiago.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus