Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzerriratu, atzerrira(tu), atzerriratzen 1 da/du ad atzerrira, bereziki beharturik, joan; atzerrira eraman. ik erbesteratu.

Soldaduak, merkatariak, atzerriratuak, nekazariak, den-denak hiriaren salbazioaren alde aritu ziren eginahalean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.

Ez ezazue erail, ez ezazue atzerriratu; astakeria horiek erregeei eta haiek imitatzen saiatzen diren doilorkumeei dagozkie bakarrik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.

Zurekin hitz egin nahi du zeure atzerriratzeaz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 74. orr.

Autoak, osagai elektrikoak, telekomunikazioetarako ekipoak eta pantaila laudun telebistak izan dira gehien atzerriratu dituzten ondasunak.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

Zendako ote? galdatu zuen Migel Unamunokoak, Espainiak atzerriratu zuelarik eta, Biriatuko oroitarriaren aitzinean gogoetaturik, gaztelaniazko ¿Para qué? olerki hunkigarria asmatu zuelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Asilo politikoa onartua izan arren, galarazita zeukaten Ipar Euskal Herrian bizitzea, eta, Errepublikaren Konstituzio Legeak zioenaren kontra, atzerriratuta zeuden.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 41. orr.

2 (partizipio burutua izenondo edo izen gisa)

Euskal atzerriratu batekin elkartua zen, eta amnistiaren ondoren Euskal Herrira etorria zen bizitzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 130. orr.

Zapaltzaileek hain erabat huts egin zuten kultur mailako erantzunaren aukera kontuan hartzen, ezen, eurek beren eskuez, jarri baitzituzten beren biktimak kultur misio-eremu batean, atzerriratu haiek inoiz bisitatuko ez zuketena, han ez balituzte indarrez eta gogoz kontra jarri izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 248. orr.

Baina aberastasun handiena, herritik kanpo lan egitera joan diren milioika atzerriratuengatik dator.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 170. orr.

Atzerriratu batek idatzia zen deialdi hori, politikan aritzen zen filosofo batek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.

Alabaina, gure erregina atzerriratuaren mezu bat ekarria nuen, Bidaxunetik, ene gorputzari itsatsia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Preso, atzerriratua, ala herri honetaz higuindurik alde egindakoa ote zaren.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus