Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desagerketa (46 agerraldi, 11 liburu eta 22 artikulutan; ETCn 334 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian desagerpen eta desagertze agertzen dira) 1 iz desagertzea. ik desagerpen.

Bada Budur dendan esnatu zelarik, berehala ohartu zen senarraren eta kateorratzaren faltaz, eta, bi desagerketak loturik egon zitezkeela pentsatuz, negarrez hipaka, milatan eta milatan madarikatu zuen bere patua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 142. orr.

Azken hiru urteotan legez kanpoko atxiloketak, desagerketak eta exekuzioak areagotu egin dira Txetxenian.  Berria - Mundua   2004-09-07

Nepalgo Informazio ministroak adierazi zuen azken hilabeteetan jazotako ezkerreko 17 kideren desagerketa ikertuko zutela.  Berria - Mundua   2004-08-25

Erreskate taldeko arduradunek uste zutenez, astelehenean bertan izandako lainoak eragin zuen desagerketa: okerreko bideren bat hartu zuelako edo lainoak istripuren bat eragin zuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Senarraren galerak bezainbat nahigabetzen zuen semearen desagerketak, eta, haren oroigarri, gela handi batean marmolezko hilobi bat eraikiarazia zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.

Hala ere, ez du zentzurik Marieren lehen desagerketaren eta bigarrenaren artean lotura posiblerik ez dagoela esateak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Dabiden anaia ere, Joseba, lur joa geratu zen ustekabeko desagerketa harekin eta urtebetez egon zen etxetik irten gabe.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 270. orr.

Subjektu kasuaren nozio partikularra da desagertu dena, eta bere desagerketak forma sail oso baten berezko desagerketa ekarri du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 126. orr.

Anfibioen desagerketa asko azkartu da  Berria - Gaiak   2004-10-15

2 (hitz elkartuetan)

Azkenengo urte eta erdian 12 eta 15 urte arteko ehun haur ingururen desagerketa kasuekin txosten bat osatu dute Nampulako mojek, eta dozenaka froga aurkeztu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-05-16

· Pistolak, hilketak, gorpu-desagerketak, komisariako galdeketak genero poliziakoaren intrigaz eta topikoez baliatuz ondu ditu Linazasorok Mendekuaren graziaz honetako zazpi narrazioak.  Berria - Kultura   2004-09-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desagerketaren berri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus