Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poliziarengandik, Rosarioren desagerpena ikertzeko promesa baizik ez nuen erdietsi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.
Garaterekin Parlamentu ondoko taberna batean egiten nuen topo gehienetan, eta bertan argitu zidan zuen desagerpenaren misterioa. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 294. orr.
Eta euren betiko desagerpenaz konturatu ere ez gara egingo. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 192. orr.
18.000 erkideren desagerpenaren errudun dela aitortu berri du berak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 63. orr.
Habitatak suntsitzea animali eta landare espezie askoren desagerpena eragiten ari da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.
Atxiloketak, desagerpenak eta giza eskubideen urraketa ohikoak dira erakundearen arabera. Berria - Mundua 2004-09-21
Arabako erremolatxa azukrearen desagerpena ekarriko duen erreforma onartu zuen atzo Europako Batzordeak. Berria - Ekonomia 2004-07-15
Nik ere hauteman ahal izan dut hor uniforme aleman baten berehalako desagerpen edo agerpena. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 75. orr.
Trenbide zaharraren desagerpenarekin libre geratuko diren lurrak kudeatzeko modua. Berria - Harian 2006-02-21
-Agenden desagerpenak zer pentsatua eman dik noski. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.
Positibotasun baten desagerpenak eta beste baten azaleratzeak biltzen du zenbait transformazio mota ezberdin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 196. orr.
Globalizazioaren fenomenoak bere izatean bertan dauka enpresen naziotasunaren desagerpenaren ernamuina. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.
Ez dakigu, hala ere, horrek bikote iraunkorren desagerpena ekarriko duen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.
Ala liluraren desagerpena da bizitzaren gainbeherari hasiera ematen diona? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 130. orr.
desagerpena da (3); desagerpenak eta (3); desagerpenaren berri (5); etaren desagerpena (3); metaken desagerpenak (3); zuen desagerpenaren (3)