Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Foruak kendu dizkigute, bi hizkuntza desberdin mintzaturik ere Biarnoarekin batu gaituzte eta departamenduko hiriburu gisa Paue inposatu digute. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 59. orr.
Anaiaren gorputza ez zuten hil-harrietara eraman, baizik eta, berehala hil-autoan sartu zuten, geroxago Pauera joateko, han baitago departamenduko krematorium bakarra. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 94. orr.
Basses-Pyrénées departamenduaren kudeaketarako haien postuetan beste bi ordezkari izendatuak izan ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 287. orr.
1 400 000 euro berexi ditu departamenduak 50 herritako argiak eta elektrika muntadurak berritzeko. Herria 2003-08-07
Geroxeago jakin zuen apez arnegatua eta Lozère departamenduko diputatua zela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.
Kantonamenduko, departamenduko eta eskualdeko hautetsiak elkarrekin jarri ziren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 166. orr.
Interpola, estatuko, departamenduko eta eskualdeko poliziak gibeletik zeuzkala, sei hilabetez Txoko bidez bide eta motelez motel ibili zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 65. orr.
Gure departamenduak hiru zenatur ditu hautetsi behar. Herria 2001-09-20
Preso politikoen hurbilketa, amnistia, mundializazioaren aurkako nekazaritzako ekimenak eta euskal departamendua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 198. orr.
Euskal-departamenduaren alde diren guziak ez dira abertzaleak eta gainerat abertzale guziak ez dira euskal-departamenduaren aldekoak. Herria 2003-02-13
Raffarin eta Euskal-departamendua: ezetz eta ezetz. Herria 2002-11-07
Frantziatik berenganaturiko "Reichsland"eko biztanleak artean frantziar zirela bihotzez eta frantziar nazioaren gainerakoak artean ez zuela onartzen departamentu horien mozketa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.
Petain marexalak erabaki zuen orduan kontseilu jeneralak deituko zirela departamendu-kontseilu. Herria 2001-07-05
Hor dauzka bai lekuko gure departamendu-diosesak bere ospitaleak bereziki, estrenaldi ofizialeetan goretsi berriak diren Bordères eta Irisarrikoak hala-nola, biak ere zinez aipagarriak. Herria 2002-11-21
Dagun astetan puntu bat eginik date departamentu mailan den lan taldean. Herria 2003-01-09
departamendu berri (8); departamendu berri bat (5); departamendu berriaren (3); departamendu berriaren aldeko (3); departamendu kondu (3); departamendu mailan (3); departamendu osoan (7); departamendu osoko (4); euskal departamendu (15)
departamendua sortzeari buruzko (6); euskal departamendua (76); euskal departamendua sortzeari (6); gure departamendua (3); loire atlantique departamendua (6)
departamenduak eta akitaniak (3); ezarriko ditu departamenduak (3); lagunduko ditu departamenduak (3); lurraldeak eta departamenduak (3)
correze departamenduan (4); gure departamenduan (24); pirinio atlantikoetako departamenduan (5); saint denis departamenduan (3); var departamenduan (3)
departamenduaren alde (41); departamenduaren alde agertu (4); departamenduaren aldeko (67); departamenduaren aldeko elkarteak (5); departamenduaren aldeko hautetsien (12); departamenduaren aldeko mugimenduari (3); departamenduaren aldekoa (6); departamenduaren aldekoak (5); departamenduaren aldekoek (8); departamenduaren aldekoen (3); departamenduaren arteko (6); departamenduaren arteko hitzarmena (3); departamenduaren aurka (8); departamenduaren aurkako (3); departamenduaren esku (3); departamenduaren eskumena (4); departamenduaren inguruko (5); departamenduaren izenean (3); departamenduaren kontra (4); departamenduaren laguntzarekin (3); departamenduaren partea (3); euskal departamenduaren (146); euskal departamenduaren aldarrikapena (8); euskal departamenduaren alde (34); euskal departamenduaren aldeko (43); euskal departamenduaren aldekoa (4); euskal departamenduaren aldekoak (5); euskal departamenduaren aldekoek (4); euskal departamenduaren aurka (3); euskal departamenduaren kontra (4); euskal herri departamenduaren (5); euskal herriko departamenduaren (3)
euskal departamenduari (21); euskal departamenduari buruzko (10); euskal departamenduari ezetz (3); euskal departamenduaz (3)
departamenduko batzorde iraunkorrak (3); departamenduko buru (4); departamenduko ekipamendu (3); departamenduko eta eskualdeko (3); departamenduko herri (3); departamenduko kideak (3); departamenduko kontseilu (5); departamenduko kontseilu orokorrak (3); departamenduko kultur (3); departamenduko laborantza (17); departamenduko laborantza ganberak (3); departamenduko laborantza ganberako (3); departamenduko mendi (3); departamenduko posta (3); departamenduko turismo (6); departamentu mailan (3); euskal departamendurik ez (8); loire atlantique departamentua (3); max brisson departamenduko (4)