Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

departamentu (ETCn 8.849 agerraldi; orobat departamendu ETCn 51.250 agerraldi -40.999 entziklopedian-) 1 iz administrazioko saila. (gobernuetan)

AEBetako Altxorraren Departamentuak, edo bere heteronimorik ezagunena omen den Munduko Diru Funtsak gidatu eta babesturiko politikaren ondorio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.

Defentsa Departamentuko galdeketa egileek FBIko agente zirela esan zuten.  Berria - Harian   2006-02-17

Ez nire sailean ez Ogasun eta Ekonomi Departamentuan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 37. orr.

Nafarroako Gobernuko Bide Azpiegituren Kontrolerako Departamentuak.  Berria - Harian   2005-12-07

Larrañagak departamentu hori aski ongi ezagutzen du, Lurralde Antolamenduko sailburuordea izan baitzen.  Berria - Harian   2005-06-25

Irakeko alderdi islamikoaren atzerri departamentuko arduraduna.  Berria - Harian   2006-03-16

Patronalari lau milioi euro «oparitzea» egotzi dio Joseba Azkarragak zuzentzen duen departamentuari.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Azkenik, Sarea erabiltzen duen arrantzalea nor ote den eta, badakigu Estatu Batuen Estatu Departamenduko norbait dena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 150. orr.

Segurtasun Nazionaleko Departamentuko eledun Brian Roehrkaseeken hitzetan, Estatu Batuak ez daude mehatxu egoeran.  Berria - Harian   2005-07-08

Fernando Tapia erakunde bereko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko diputatua.  Berria - Kultura   2006-04-06

Zazpi orri, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan ohi duten babo-hizkera hanpatuan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

Sukaldeko leihotik erakunde publiko batek betetzen zuen eraikina ikusten zuen; berak ez zekien zer erakunde zen, epaitegia ote zen, ministerioaren ordezkaritza ote zen, gobernu autonomikoaren departamentu bat ote zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.

Long Beacheko polizia departamentuan zebilen azken aldian, baina utzi egin omen zuen lana.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 90. orr.

2 (enpresa eta kidekoetan)

Kautxu-lantegiko kredituen departamentuko zuzendariordea zen Durant jauna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.

Euskadiko Kutxako Ikerkuntza departamentuko zuzendariak.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Emakume haren senarra zen fenomenoa, Brent izeneko tipo bat, zuzendari mailaraino iritsia zena, aurrezki departamentuaren arduraduna.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 8. orr.

Kontabilitate departamentutik pasatu behar zutela fakturek.     «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

Igogailuan aitzakia bat landu du, departamentuko nagusiari esateko metroa hondatu egin dela, edo etxetik irten eta sua pizturik utzi duenez itzaltzera itzuli dela.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 144. orr.

Gurutze Gorriko departamentu berean geunden, Publizitate Departamentuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 387. orr.

Monasterio bakoitza ia departamentu banatuetan zatituta geratu zen, bakoitza bere diru-sarrerekin eta erantzukizun bereziekin...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

3 (unibertsitate eta kidekoetan)

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Departamentuak abiatutako ekimenari esker.  Berria - Harian   2005-09-20

Coloradoko Estatuko Unibertsitateko bere bulegoa aurkitzeko jarraibide zehatzak eman zizkidan, bera han baitzen irakasle laguntzaile, Animalien Zientzien Departamentuan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Schmidt Nielsen-ek eta Ipar Karolinako Duke Unibertsitateko Fisiologia Departamentuko haren lankideek ondorio horiek argitaratu zituztenean, [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.

Chris Mulder Herbehereetako Vanderbilt Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Gastroenterologia Departamentuko medikua da.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Flitwick eta Sinistra irakasleek, Astronomia departamentukoek, Justin eritegira eraman zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 172. orr.

Beste denbora puska handi bat, ordea, mintegietan, solasaldietan, sinposiumetan, nazioarteko kongresutan, eta, askoz ere sarriago oraindik, haien departamentuetako edo ikerketa-zentroetako asteroko bileretan igarotzen dute.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 513. orr.

4 administrazio barrutia.

Cauca departamentuko Santander de Quilichao hiritik hasiko dute martxa, eta Errepide Panamerikarra -herrialdea hegotik iparrera zeharkatzen duena- erabiliko dute Calira iristeko.  Berria - Mundua   2004-09-14

Batzuek ziotenez gazitegiko medikua zuen aita, OíConnor zeritzon ingeles bat, eta beste zenbaiten arabera, berriz, El Salto-ko departamentuko zaldi-hezle edo arrastolariren bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

Bihotz erdiragarria duk departamentu adinako oihan-sail handiak ketan desagertzen horrela ikustea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

5 apartamentua.

Halarik ere, dezepzio handiz ikusi nuen, horren prestigio handiko lana izanik, soldatak aldirietako auzo batean bi gelako departamentu ziztrin bat alokatzeko beste aukerarik ez ziola eskaintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

Nire belaunen gainean jarri nuen eta departamentuko bi ateetan barrena gaintzen ari zen iluntasunean zuek denek ezagutzen dituzuen laztan horiek hasi ziren.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus