Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demonio (308 agerraldi, 88 liburu eta 17 artikulutan; ETCn 1.471 agerraldi; orobat demonino g.er. eta demoniño g.er.) 1 iz deabrua. ik deabru.

Zazpi aldiz ezkondua zen Sara hori, baina Asmodeo demonio gaiztoak hil egin zizkion senar guztiak, berarekin ohean elkartu baino lehen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 107. orr.

Demonio edo izpiritu gaiztoren batek gizon nahiz emakume bati eraso egiten dionean, erre itzazu honen aurrean arrainaren bihotza eta gibela, eta amaitu dira erasoak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.

Ehundaka demonio bidearen beheko aldetik aurrera zetozen eta babes lerrorako aldapari ekiten hasiak ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 169. orr.

Ez al dakizue Azpimunduko demonioak hemendik dabiltzala, den-dena errausten eta zapuzten?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 139. orr.

Azpimundura bidaliko zaitut zeure demonio kirastunekin batera!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 154. orr.

Kalejira demonio nekrofagoekin, Gilderoy Lockhart.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 42. orr.

Zeren lehenbailehen egotzi behar baitzitzaion demonio gaixto hura gorputzetik, mutilak onerat eginen bazuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 371. orr.

2 irud/hed

Baina, zer egin lezake, egungo gizartean, sabelean demonio zoragarri bat sortu zaionak, kasik inguru guzia aingeru zuri totalitarista aspergarri baten alde jarri denean? mundu guziak nere (bere?) demonio gaiztoa aingeru txintxoz mozorrotu nahi duela ikustean?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.

Demonio ilegorri hura zutitu eta oihuka hasi zitzaidan: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 152. orr.

Gizaera, nortasuna, nork bere baitan daraman demonioak moldetzen baitu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.

3 (irain hitz gisa)

-Demonio ergela..., entzuidazu -ahapeka ari zen ahots larrituaz, bere eskuak besaulkiaren beso banatan jarrita, niri mugimendurik txikiena ere galarazteko-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 43. orr.

Isil hadi, demonio ergela!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 21. orr.

-Idealista ergela!... beti malenkoniaz joa, bere baitan bildua, eta orai hau! Demonio alua!-.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 60. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Demonio armadaren gibel aldean, Gol zaldiaren gainean lepoa luzatzen saiatzen ari zen gertatzen zena ikustearren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 171. orr.

Demonio hordak ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 126. orr.

Eta sinetsi ere ez dut sinesten, demonio aldra batek gure herria suntsituz gero, gutarikoak defendatu gabe geratuko direnik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 147. orr.

-Ito nadila demonio putzuan!  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haurrak behar bezala babestuta ez daudenean, haien odola edo bizi-ahalmena zurrupatzen du banpiro baten gisa, eta indar horrekin sortzen ditu seme-demonio gehiago. ik beherago 6.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 227. orr.

6 (izenondo gisa) ik demontre 3.

Ez dut neska demonio hori berriro ikusi nahi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 122. orr.

Hori mutil demonioa!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Non ote da emakume demonio hau?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 47. orr.

-A zer familia demonioa: igarlea, saltzailea eta espia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

Zakur borrokak salatu dituen atso demonio horietako bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 107. orr.

Aurkako sentimenduak sortzen zizkion oraindik pirata demonio hark.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 101. orr.

Zapata-garbitzaile zimur demonioa!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 180. orr.

Etorri berriak eskumuturrak igurtzi zituen, bizkor; laxagoa lotzea bahuen, beltz demonio horrek!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 45. orr.

-Hik ere ikasi dun hitz demonio hori, Fiona?  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.

-Zer grina demonio duk hik?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 133. orr.

Nire biloba eta zure osaba zena ere, Julen, hemen dago, Sida demonio horrek harrapatuta...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 138. orr.

Laster batean inguratu zaio adiskide bat laguntzera; beste bi, gero; beste lau, hurrena; baina ez dute maratila demonioarekin asmatzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 10. orr.

Demoniozko hiri demonio hartan, demoniozko ikuskizuna kale demonioetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.

7 (adizlagun baten eskuinean) adkor

Gero, aparkalekutik azkar demonio atera, eta ezkerretara jo dute kale zabal batetik, gurpilak erre beharrean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 12. orr.

Kontuak kontu, tripa hutsik eta azkar demonio ekin nien neure kankarrekoei, halako suertez non, ordu bete geroago, laugarrena edan orduko, tristezia mugagabe batek baizik ez baininduen lotzen errealitateari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Serio demonio jarri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 51. orr.

Bistan da sasoi-sasoiko daudela eta kirola serio demonio hartu dutela.  Berria - Kirola   2006-01-27

Zu ere engranajearen zati bat zara, gu bezain biolento eta hiltzaile, baina kontzientzia lasai demonio duzu lan zikina guk egiten dugulako.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.

Argi demonio esateko, sekula ez da ezagutu hura baino mutiko harroputzagorik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 54. orr.

Ikasleek zintzo demonio bete zuten agindutakoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 93. orr.

Eta ohera sartuko haiz, bestondoa trankil demonio ematzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Hor non sartzen zaigun atetik barrenera, ikusi ere egin gintuen ate atzean nola geunden kuzkur demonio.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 72. orr.

Goi aldean, paparraren hasieran bertan, botoiño moñoño bat izango lukeena zehatz demonio marraztua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.

• 8 interj ik demontre.

-Demonio, utz nazazu bakean -oihu egin nuen. -Demonio!, gorrotatzen ditut -esan zuen Monak, besoak antxumaturik-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 61. orr.

Kakazaharra, kakazaharra, demonio...!  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 62. orr.

Portatu diskrezioz, demonio!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 257. orr.

Non sartu zara, demonio...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 58. orr.

Konturatuko ziren gero beroa sentitzen zela, ez Egipton bezainbat, baina bai, demonio, egun batzuk benetan beroak zirela.· Mila demonio! -egin zuen oihu Starkeyk.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.

-Mila deabru eta bi mila demonio, norekin eta nola...?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

Arraio demonio! ez al zen konturatzen nik ez nuela ezertxo ere sentitzen!  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 29. orr.

Eta nik baietz egin nuen berehala buruarekin, baietz demonio, ea ez al nuen irudimena kontrolatzen ikasi.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 151. orr.

9 (galdetzaile baten eskuinean) ik demontre 2.

Nor deabru zaitut eta nora demonio zoazkit?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.

Gamma izpi bat zer demonio zen jakitea desiratu zuen, ze itxura ote zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

-Eta zu zein demonio madarikatu zara?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.

Nondik demonio atera ote da zozo-mikote halako hau?!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 57. orr.

Zergatik demonio egon behar ote dute oheek ondo aireztatuta, ikusita umeek holako presa eskergabez utzi zituztela abandonatuta?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 199. orr.

10 demoniozko izlag

Demoniozko hiri demonio hartan, demoniozko ikuskizuna kale demonioetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.

Onartu zuen, gainera, pobreziaren kontrako borroka bere bizitza osoko zeregina izan zela demoniozko euri haiez geroztik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 61. orr.

11 demonioak hartu

Demonioak hartu balitu bezala joan ziren mojak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 216. orr.

· Gerrariek demonio guztiek hartuta egiten zuten oihu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 64. orr.

Atsoa eliz bidean doa / Gona gorria jantzirik, / Ezkondu behar, behar duela / Demonioak harturik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 218. orr.

12 zer demonio interj ik demontre 2.

Ederto funtzionatzen nuen, zer demonio, herriko kanpaijole handiena izanda ere prest izaten nuen fusila behar zenerako.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 134. orr.

-Zer demonio, debaldetan gelditu niza gaur?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 147. orr.

-Ez, neska, ez. Zer demonio. Ezin dun horrela arrazoinatu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 171. orr.

Bai, baina zer demonio Behar baino zazpi edo zortzi mila pieza gutiago baizik ez zituzten zenbatu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus