Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demontre 1 interj harridura, haserrea edo kidekoak adierazteko hitza. ik demonio 8.

Demontre!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 143. orr.

-Demontre! -esan zuen Martinek-, hemen hotz handia egiten du.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

-Demontre -izututa esan zuen Mirarik-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 26. orr.

Baina, demontre, ez esan barregarria ez denik!  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.

Ez, demontre, uste dut Hynes hori baino zerbait gehiago dela...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.

Neka-neka eginda, demontre!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 223. orr.

Nahikoa da egun batekin, demontre! -eskatzeko, demontre! -ekin zion berriro, alferrik baina, Napoleonek.  Berria - Kirola   2006-05-09

2 (galdetzaile baten eskuinean). ik demonio 9.

Zer demontre nahi duzu? -galdetu zion zakar. ik beherago 6. Eta zer demontre lortu nahi duk hik anaia bat duan itxurak eginez!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

-Baina... nor demontre duzu gogoan?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 132. orr.

Nork demontre pentsatu behar zuen ihes egingo zuenik?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 309. orr.

-Noiz demontre esan behar diguzu operatuta zauden ala ez?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 140. orr.

-Aizu, Gianfranco, noiz demontre aterako gara? Badira bi ordu makillatuta nagoela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Eta, nola demontre zeureganatzen dituzu?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

Kezka bat nuen, halere, eta ez txikia: nola demontre bukatuko dut hau?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 201. orr.

Kristala kristalaren kontra, zipriztinak eta -nola demontre?- xaboi apur bat begian.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 122. orr.

Oraindik ez dakit non demontre erosten zuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 101. orr.

-Ez dakit batere non demontre garen! -oihukatu zuen arrantzaleak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.

-Epa, Stan, nondik demontre hator?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.

Nora demontre garamatza horrek?, galdetu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Zergatik demontre biziko ote da jendea hirietan?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.

3 (izenondo gisa) ik demonio 6.

-Ume demontre hau -esanaz agurtu zuen Justo-, ez duela irekiko eta ez duela irekiko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 231. orr.

Baina ez, aizak, ez duk bidezkoa, sutan jartzeko modukoa duk burges demontreek hau guztia jatea!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Amesgaizto demontre horrek beti uzten du ezertarako gogorik gabe, tristuraz eta melankoliaz betea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 145. orr.

Horra zertarako balio zuten formula demontre haiek!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 254. orr.

Ortuzainak barre egiten zuen atseginez; bi gizonak maite zituen, urdai arrautzopila egingo ziela agintzen zien, "Paris demontre horretan" inon jango ez zuten bezalakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.

Zuek ezin duzue ezer jakin, zuek ume demontreok!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 413. orr.

· Sandra zuen izena, baina ez naiz gogoratzen ez abizenaz, ez eta zein erakunde demontretakoa ote zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 90. orr.

4 (izen gisa)

'Erdu etxera, demontre hori!!' agintzen zen ozenago.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 30. orr.

Gogoan ote du hori demontre horrek?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.

Alde hemendik, demontreok!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 73. orr.

Aski dun, demontrea! -zaldiek irrintzi egin zuten, aitari arrazoi eman nahi baliote bezala -.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

5 demontreko izlag

Liburu-denden salmenta kopurua demontreko barometroa da gizartearentzat".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

6 zer (orobat ze demontre) interj ik demonio 12.

Zer demontre!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Zer demontre! -esan zuen mutilak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

-Zer demontre, Bautista!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

Hi detektibe... itxura badaukak, zer demontre!, ez haiz gaizki moldatuko -besoa luzatu zuen berriro-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.

Horrelakoxea zen Ignatius Gallaher; eta, zer demontre, nahitaez miretsi behar.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 105. orr.

Eta gainera, zer demontre!, neurri batean ez zitean inori kontu eman beharrik, ez batak eta ezta besteak ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 162. orr.

Eta joan egin behar, zer demontre; erosi zuenetik bigarren edo hirugarren aldia zuan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 53. orr.

· 'Ze ama eta ze demontre!' esan zuen Juan Bautistak irribarrez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus