Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demokratiko 1 izond demokraziarena, demokraziari dagokiona. ik demokrazia 4; demokrazia 6.

Brasilen, sistema demokratikoa ez da gai Amazoniako lur-jabe handien txikizioei aurre egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.

Teoria demokratikoaren osaketaren historia luzeak grekoengan du iturburu.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 12. orr.

FMI teorian, bere laguntza jasotzen duten herrialdeen erakunde demokratikoen alde izaten da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

Orduan, anaia guztiei [...] eskatzen zitzaien beren testigantza, anaiartearen betidaniko egitura demokratikoaren haritik; orain, ordea, dinamika goitik beherakoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.

Berritze demokratikorako formulak bilatu behar dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

Eta lehen hauteskunde demokratikoetan, atzeko muturrera bidali gintuzten; hori gu, zeren beste batzuk zuzen-zuzenean zaborretara joan ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.

Badakigu nafartar doktoreak ederki defendatu zuela botere politikoaren herri etorkia, haren izaera eta oinarri demokratikoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Autore hauek indibidualtasunaren ekarpen positiboa azpimarratzen dute, esaterako, eskubide demokratikoen sortzaile gisa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Ez daude pertsona gisa katalogatuak inon, ez dute eskubide zibilik edo demokratikorik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 177. orr.

Nazionalismo demokratiko deitutakoaren oinarri soziala.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.

Lurraldekako eta taldekako estilo eta erabakiak lehenetsiz zentralismo demokratikoaren aurretik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Maastricht-eko Itunean ez da aipatu ere egiten behar adinako legitimazio demokratikoa duen autoritate politiko baten sorkuntzarik, Europako Banku zentralaren diru autoritatearen autonomia orekatuko duenik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.

Horrela aurkeztuta, normaltasunak kutsu demokratikoa dauka, ez da inposizio modura agertzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.

Hamabi urtetako irakaskuntza faxista, zapaltzaile, atzerakoi, soilik mutilentzakoa jasan ondoren, prest nengoen azkenik irakaskuntza moderno, demokratiko, misto eta progresistaren gozoa dastatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Benetako parte-hartze demokratikoari buruzko eztabaida.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.

Antolakuntza partehartzaile eta demokratikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Komunikazioaren demokratizazioa, eredu partehartzaileagoa, horizontalagoa, demokratikoagoa, gizatiarragoa eta sozialagoa lortzea, alegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 123. orr.

Demokratek eta biolentoek, azken finean, alderdi biek ideal demokratikoak dituzte: ideal judukristauak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 60. orr.

Baziren hiri tiranikoak eta baziren bestelakoak, demokratikoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.

Alemaniako Errepublika Demokratiko ohia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.

1943an Italiara itzuli eta 1952tik 1963ra bitartean Alderdi Sozialista Demokratikoko idazkari nagusia izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

2 irud/hed

Hau dugu bakartasuna, hau presondegia, hau sistema guziz ohoratua eta berniz demokratiko batek zilegiztatua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

Inorenak ez zirenez, guztiek zuten, mitoaren hego demokratikoei esker, irudimenezko lurralde haietan atzera-aurrera ibiltzeko eskubidea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

3 (izan aditzarekin)

Demokratikoa da, gizatiarra; gizon-emakumeen multzoarena da, unibertsala. gatazkaren konponbideak demokratikoa izan behar du; ideien konfrontaziorako espazioa osatu behar da.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 52. orr.

Gaur Iraken egingo diren bozak ez dira demokratikoak izango.  Berria - Harian   2005-01-30

Baina liburutegiak, zentzu horretan, demokratikoak dira, haien irizpideak ez dituelako merkatuak finkatzen.  Berria - Kultura   2004-04-23

Arazo hori konpontzeko modu bakarra sorburuan demokratikoak diren eta kultur aniztasuna eta aniztasun etnikoa integratzeko gai diren esku-hartzeak dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.

Beren burua demokratatzat daukaten askok hain demokratikoak ez diren sentimenduak ere badituztela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 75. orr.

Kofradien plateamendu teorikoa, beraz, guztiz demokratikoa zen: arrantzaleen barruko funtzionamendurako ezin hobea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.

Eredu honek aldaketa handiak ekarriko lituzke unibertsitatean, eta uste dugu, gainera, oso demokratikoa izango litzatekeela, nahiz badituen beste arazo batzuk.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.

Ez omen da behin ere Eliza demokratikoa izan...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 222. orr.

Uste dut badela demokratikoa den euskal nazionalismo bat ere.  Berria - Kultura   2004-02-08

4 ez-demokratiko

Egoera ez-demokratikoari irtenbidea emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Gaur egun Iruñea «gune ez demokratikoa» dela azpimarratu zuen Abaurreak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Iñaki Uriari jarritako bermeak argi adieratzen du Espainiako Estatuaren izaera ez-demokratikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Estatu militar eta ez demokratikoa da Turkia; zigorgabetasuna dago.  Berria - Mundua   2004-09-24

Plataformen esanetan, 2003ko udal hauteskundeen ondotik, UEMA ere «erakunde ez-demokratikoa» bihurtu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

PP eztabaida ez-demokratikoa eragozten saiatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alderdi demokratiko (67); alderdi demokratiko guztien (4); alderdi demokratiko unionista (9); alderdi demokratiko unionistak (15); alderdi demokratiko unionistako (13); alderdi politiko demokratiko (4); arau demokratiko (4); askatasun demokratiko (4); baketsu eta demokratiko (8); batasun demokratiko (8); benetako prozesu demokratiko (5); bide demokratiko (14); bide demokratiko eta (8); defizit demokratiko (6)

demokratiko bat (73); demokratiko bat da (4); demokratiko batean (44); demokratiko batek (10); demokratiko baten (46); demokratiko baten alde (12); demokratiko baten aldeko (6); demokratiko baten bidez (4); demokratiko batera (5); demokratiko baterako (17); demokratiko baterako alderdiko (4); demokratiko batetik (6); demokratiko eskasa (4); demokratiko eta (60); demokratiko gisa (8); demokratiko guztiak (6); demokratiko guztiek (4); demokratiko guztien (12); demokratiko handia (6); demokratiko hori (8); demokratiko unionista (9); demokratiko unionistak (15); demokratiko unionistako (13); demokratiko unionistako buru (4)

dtp gizarte demokratiko (4); dup alderdi demokratiko (27); egoera demokratiko (5); egoera ez demokratiko (4); era demokratiko (7); eskubide demokratiko (12); eskubide demokratiko guztien (4); estatu demokratiko (16); estatu demokratiko batean (6); eta demokratiko (37); eta demokratiko bat (4); eta demokratiko baten (6); eta estatu demokratiko (4); europa demokratiko (6); ez demokratiko (5); eztabaida demokratiko (6); galdeketa demokratiko (4); gizarte demokratiko (22); gizarte demokratiko batean (8); gizarte demokratiko baterako (8); gobernu demokratiko (9); hauteskunde demokratiko (4); herri demokratiko (7); herrialde demokratiko (10); herrialde demokratiko batean (5); indar demokratiko (7); irtenbide demokratiko (6); jokaleku demokratiko (4); joko arau demokratiko (4); konponbide demokratiko (13); konponbide demokratiko bat (4); kontsulta demokratiko (5); kontsulta demokratiko baten (4); modu demokratiko (5); oinarri demokratiko (7); politiko demokratiko (7); politiko eta demokratiko (9); polo demokratiko (4); printzipio demokratiko (5); prozesu demokratiko (36); prozesu demokratiko bat (19); prozesu demokratiko batean (4); prozesu demokratiko baten (7); sistema demokratiko (7); trantsizio demokratiko (4)

alderdi demokratikoa (14); alderdi unionista demokratikoa (7); alternatiba demokratikoa (13); arabiar demokratikoa (6); askatzeko fronte demokratikoa (7); baketsua eta demokratikoa (4); batasun demokratikoa (8); benetan demokratikoa (6); berritze demokratikoa (4); borondate demokratikoa (13); bretainiako batasun demokratikoa (4); da demokratikoa (7); defizit demokratikoa (8); dela demokratikoa (4)

demokratikoa agerian (4); demokratikoa aldarrikatu (4); demokratikoa alderdi (4); demokratikoa behar (6); demokratikoa bermatzeko (4); demokratikoa bilatzeko (6); demokratikoa bultzatzeko (6); demokratikoa da (44); demokratikoa dela (21); demokratikoa den (7); demokratikoa egin (6); demokratikoa egiteko (5); demokratikoa eman (7); demokratikoa ematea (3); demokratikoa emateko (10); demokratikoa eraikitzea (4); demokratikoa eraikitzeko (8); demokratikoa eskuratzeko (4); demokratikoa eta (44); demokratikoa ez (13); demokratikoa izan (25); demokratikoa izango (15); demokratikoa izango bada (5); demokratikoa izateko (6); demokratikoa lortu (7); demokratikoa lortzeko (9); demokratikoa oposizioko (5); demokratikoa sinatu (11); demokratikoa sustatzeko (5)

egoera demokratikoa (9); erabaki demokratikoa (8); erabat demokratikoa (6); errepublika arabiar demokratikoa (6); errepublika demokratikoa (21); eskubide demokratikoa (13); estatu demokratikoa (7); eta demokratikoa (57); eta demokratikoa da (9); eta demokratikoa dela (4); eta konponbide demokratikoa (4); europa demokratikoa (5); ez da demokratikoa (7); ez dela demokratikoa (4); ez demokratikoa (10); eztabaida demokratikoa (7); fronte demokratikoa (9); gatazkari irtenbide demokratikoa (6); gobernu demokratikoa (5); hitzarmen demokratikoa (31); hitzarmen demokratikoa sinatu (11); irtenbide demokratikoa (18); irtenbide demokratikoa emateko (6); itxura demokratikoa (5); izaera demokratikoa (4); jokaleku demokratikoa (4); kalitate demokratikoa (6); konfrontazio demokratikoa (4); kongoko errepublika demokratikoa (15); konponbide demokratikoa (26); koordinadora demokratikoa (15); kurdistango alderdi demokratikoa (4); label demokratikoa (6); marko demokratikoa (5); nazional demokratikoa (4); oinarrizko hitzarmen demokratikoa (31); politiko demokratikoa (4); politiko eta demokratikoa (7); printzipio demokratikoa (6); prozesu demokratikoa (48); prozesu demokratikoa bultzatzeko (5); prozesu demokratikoa sustatzeko (5); sistema demokratikoa (14); trantsizio demokratikoa (4); unionista demokratikoa (7); zilegitasun demokratikoa (7)

alderdi demokratikoak (16); alderdi unionista demokratikoak (11); aliantza nazional demokratikoak (4); alternatiba demokratikoak (4); arau demokratikoak (10); askatasun demokratikoak (10); baketsu eta demokratikoak (8); baldintza demokratikoak (14); balio demokratikoak (5); berme demokratikoak (8); berme demokratikoak eta (4); bide demokratikoak (20); bide demokratikoak erabiliz (7); eta demokratikoagoa (6)

demokratikoak behar (5); demokratikoak bete (4); demokratikoak dira (5); demokratikoak diren (6); demokratikoak egin (7); demokratikoak erabiliz (13); demokratikoak eta (27); demokratikoak ez (11); demokratikoak ez diren (8); demokratikoak izan (8); demokratikoak izango (8)

dira demokratikoak (3); direla demokratikoak (6); diren berme demokratikoak (4); erreforma demokratikoak (9); eskubide demokratikoak (25); eta demokratikoak (36); eta demokratikoak erabiliz (4); ez direla demokratikoak (6); hauteskunde demokratikoak (14); hauteskunde demokratikoak egin (5); hauteskundeak demokratikoak (5); indar demokratikoak (4); instituzio demokratikoak (4); irtenbide demokratikoak (6); joko arau demokratikoak (4); koordinadora demokratikoak (14); nazional demokratikoak (5); oinarri demokratikoak (13); plataforma demokratikoak (4); politiko eta demokratikoak (6); politikoak eta demokratikoak (6); printzipio demokratikoak (8); prozesu demokratikoak (4); serbiako alderdi demokratikoak (4); unionista demokratikoak (11)

baketsu eta demokratikoan (6); demokratikoan egin (5); demokratikoan eta (4); demokratikoan gainditzeko (4); era demokratikoan (9); errepublika demokratikoan (22); eta demokratikoan (15); kongoko errepublika demokratikoan (19); modu demokratikoan (11); prozesu demokratikoan (8)

alderdi demokratikoaren (8); alderdi unionista demokratikoaren (4); alternatiba demokratikoaren (7); arabiar demokratikoaren (6); batasun demokratikoaren (4); demokratikoaren alde (27); demokratikoaren aldeko (17); demokratikoaren aldeko indarrak (4); demokratikoaren aurrean (5); demokratikoaren bitartez (4); demokratikoaren emaitzak (4); demokratikoaren eta (7); demokratikoaren inguruan (4)

errepublika arabiar demokratikoaren (6); errepublika demokratikoaren (11); eta demokratikoaren (9); eta konponbide demokratikoaren (4); gizarte demokratikoaren (4); herriko prozesu demokratikoaren (6); hitzarmen demokratikoaren (15); irtenbide demokratikoaren (7); irtenbide demokratikoaren alde (4); joko demokratikoaren (6); kongoko errepublika demokratikoaren (4); konponbide demokratikoaren (31); konponbide demokratikoaren alde (14); konponbide demokratikoaren aldeko (12); nazionalismo demokratikoaren (4); oinarrizko hitzarmen demokratikoaren (15); pds sozialismo demokratikoaren (4); prozesu demokratikoaren (14); sistema demokratikoaren (8); sozialismo demokratikoaren (5); unionista demokratikoaren (4)

alderdi unionista demokratikoari (5); demokratikoari eta (5); konponbide demokratikoari (5)

alderdi demokratikoen (5); askatasun demokratikoen (5); baketsu eta demokratikoen (7); bide demokratikoen (14); bide demokratikoen aldeko (6); demokratikoek ez (4); demokratikoen alde (16); demokratikoen alde egitea (4); demokratikoen aldeko (17); demokratikoen aldeko apustu (5); demokratikoen aldeko apustua (5); demokratikoen arabera (4); demokratikoen artean (4); demokratikoen aurka (4); demokratikoen aurkako (4); demokratikoen bidez (10); erakunde demokratikoen (4); eskubide demokratikoen (11); eskubide demokratikoen alde (4); eta demokratikoen (22); eta demokratikoen alde (7); eta demokratikoen aldeko (6); eta demokratikoen bidez (5); eta demokratikoetatik (4); herrialde demokratikoen (4); herrialde demokratikoetan (4); parametro demokratikoetan (5); politiko eta demokratikoen (8); udal demokratikoen (11); udalerri demokratikoen (4)

alderdi demokratikoko (17); alderdi unionista demokratikoko (12); arabiar demokratikoko (13); arabiar demokratikoko presidente (5); askatzeko fronte demokratikoko (7); demokratikoko buru (9); demokratikoko buru ian (6); demokratikoko kide (6); demokratikoko presidente (9); demokratikoko presidente mohamed (4); errepublika arabiar demokratikoko (13); errepublika demokratikoko (24); errepublika demokratikoko presidente (4); fronte demokratikoko (7); kongoko errepublika demokratikoko (17); koordinadora demokratikoko (7); kurdistango alderdi demokratikoko (5); unionista demokratikoko (12); unionista demokratikoko buru (6)

aldaketa demokratikorako (6); baldintza demokratikorik (5); demokratikorik ez (7); demokratikorik gabe (5); irtenbide demokratikorako (5); konfrontazio demokratikorako (7); konponbide demokratikorako (23); sistema demokratikotan (4); zilegitasun demokratikorik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus