Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demokrazia 1 iz aginpidea hiritar guztiek hauteskunde bidez hautatutako ordezkarien eskuetan dagoen gobernu era.

Demokrazia ez da gizartearen egoera naturala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

Hiritarrak legea bere sentitzea da funtsean demokrazia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.

Frantsesentzat zer da demokrazia? gehiengoaren nagusitasuna, besterik ez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 55. orr.

Guretzat, aldiz, ez da demokraziarik izaiten ahal, gutiengoaren errespeturik ez denean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 56. orr.

Leninek, beste ero horrek, argi ikusten jakin zuen: egiazko demokrazia ez da "pertsona bat, boto bat", "pertsona bat, dolar bat" baizik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 126. orr.

Orain eta hemen demokrazia oso sistema injustua da, baina hala eta guztiz ere, eta maiz esaten den bezala, sistemarik hoberena da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 108. orr.

Demokraziak gizartean indiferentzia espazioak maite ditu: indiferentzia ideologikoa edo neutraltasun erlijiosoa bereziki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 75. orr.

Estatu mota ezberdinak bereizten ditut: monarkia, aristokrazia, demokrazia, aginte aitatiar eta despotikoa; nola ezartzen diren erakusten dut eta euren arteko abantailak eta eragozpenak alderatzen ditut.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 50. orr.

Demokrazia ez da ogi zerutik etorria, arazoak konpontzeko tresna baizik; demokrazia sagaratzeak, paralisia dakar.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 19. orr.

Egiaren eta justiziaren bidetik indartuko da demokrazia.  Berria - Harian   2005-10-16

Ezetzaren antagonismotik sortzen da identitatea, eta ezetzaren indarra du beharrezko mugimendu politiko batek demokrazia indarberritzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.

Komunikabideen askatasuna baitezpadakoa da demokrazian.  Herria   2003-02-27

Periklesek ez du inoiz ezkutatzen Athenai hiriak gerrari, indarrari eta inperioari zor diola demokrazia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Masa gizartean demokrazia oso ahula da, ez eror daitekeelako baizik eta demokratikoa ez delako, geroago eta oligarkiagoa da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

2 (izenondoekin)

Gizarte garatuetan, batez ere estatu-oinarriak justifikatu ahal izateko, aurrera gehien egin duen sistema politikoa demokrazia formala izan da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.

Zuzenbide-estatuaren eta demokrazia formalaren finkapena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Mugimendu berri hauek egokitu ote daitezke ordena politikoan, Estatu independente bat izateraino iritsi gabe, eta demokrazia liberalaren printzipioak errespetatuz?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.

Finantza fluxu horiek izan daitezke garatutako demokrazia kapitalistek kapital inbertsio produktiboak egiteko bidea Asiako, Amerikako edo Afrikako garapen bidean dauden herrialdeetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.

Nazioz gaindiko kapitalen interesa da demokrazia globala arautzen duena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.

Demokrazia partehartzailearen barruan kokatzen den prozesu dinamiko, horizontal eta zabala.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 129. orr.

demokrazia politikoak eta askatasun zibilek lotura zuzenagoa dute pertsonen segurtasun ekonomikoarekin, hazkuntza ekonomikoak baino.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Periklesen garaiko Athenaiko demokrazia erradikalean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Ez dugu hedabide garrantzitsuenek handiesten diguten demokrazia mediatiko horretan sinesten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 144. orr.

Legeak duen abantaila aldiz, alderdi ttipiek ere badutela hola zonbait alkiren mentura, ez baita batere kalte hori demokrazia sano batean.  Herria   2003-01-14

3 gobernu demokratikoa.

Demokrazia guztiak isilik daude, Afganistango andreak bezain isilik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 177. orr.

Aipagarria da, Mendebaldeko demokrazia gehienetan, probidentzia-estatuaren sistemaren goreneko aldiarekin batera gertatu zela hor.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.

Estatu Batuek harturiko gidaritzan zetzan huts-hutsik (gainerako demokrazia liberalen onespenarekin, gerraondoaren testuinguru berezian) diru-egonkortasuna eta nazioarteko finantza-sistemaren aurrerabidea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Halaxe izan da Europako demokrazia burgesen sorreran.  Berria - Harian   2005-05-31

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik demokratiko.

Demokrazia egoeran ere, Aznarren denboran maiz ikusi dugun bezala, salbuespen egoerak erraz aplika daitezke bai politikan bai sistema judizialean, batik bat "terrorismoa" bezalako etsaiaren aurka.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.

'Habanako gutuna' izenaz ezagutuko den demokrazia-hastapenei buruzko erabaki orokorra onestea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.

Reagan lehendakari amerikarren administrazioak eskatu zion filipindar diktadoreari bere botereari halako "demokrazia" itxura baten emaitea.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 190. orr.

Hala, urraketa horiei erreparatuta, defentsa ezin dela Konstituzioak ezartzen duen moduan garatu eta «egungo berme eta demokrazia erregimena» hausten dela dio Oleagak.  Berria - Harian   2006-01-10

Zalantzan jartzen da demokrazia-mota horretan sistemaren zilegitasuna baieztatzeko gehiengoen eta gutxiengoen arteko jokoa nahikoa ote den politika "mundializatu" denean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.

5 (bigarren osagai gisa)

Garai hartan eta herri-demokrazia batean, ordea, besterik zen kontua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 42. orr.

Berlusconik zaldun demokrazia ezarri nahi zuen, non boterearen aristokraziako agintari goren-gorenak euren ekintzen erantzukizunetik kanpo egongo ziren eguneroko bizitzan.  Berria - Mundua   2004-01-18

Kritikoek esaten dute oinordetza-demokrazia bihurtzen ari dela egungo sistema politikoa.  Berria - Mundua   2004-03-07

Jainko demokrazia egon eta jainko hori demokraziaren sustatzaile nagusia balitz bezala.  Berria - Mundua   2004-01-18

Justiziarik gabe ezinezkoa baita ingurumenaren babesa izatea, are gutxiago ingurumen demokrazia lortzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 96. orr.

6 demokraziazko ik demokratiko.

PSOEk sortu dituen itxaropen faltsuei so egotea baino, mobilizatzeko deia egiten diogu, Euskal Herria bake eta demokraziazko jokaleku batera eraman ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Karia hortarat Régions eta Peuples Solidaireseko alderdieri dei egina zuten ongi erakusteko egiten duten urratsa demokraziazkoa eta bakezkoa izan nahi dela.  Herria   2002-12-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebek demokrazia (3); askatasuna eta demokrazia (9); baina demokrazia (7); baita demokrazia (3); bakarra demokrazia (4); bake eta demokrazia (4); bakea eta demokrazia (21); batek demokrazia (3); benetako demokrazia (14); da demokrazia (22); dago demokrazia (3); dela demokrazia (3)

demokrazia ahuldu (3); demokrazia arriskuan (4); demokrazia babestu (3); demokrazia bat (12); demokrazia batean (26); demokrazia batean bizi (5); demokrazia baten (3); demokrazia bera (9); demokrazia berreskuratzeko (4); demokrazia berria (7); demokrazia berriro (3); demokrazia berriz (5); demokrazia berriz indarrean (3); demokrazia bultzatu (4); demokrazia da (4); demokrazia deitzen (4); demokrazia egoeran (3); demokrazia ekarriko (5); demokrazia eraikitzea (3); demokrazia ere (5); demokrazia eskatu (3); demokrazia eskatu zuten (3); demokrazia eskatzeko (3); demokrazia eta (93); demokrazia eta askatasuna (8); demokrazia eta askatasunaren (3); demokrazia eta bakea (8); demokrazia eta bakearen (4); demokrazia eta giza (3); demokrazia eta justizia (3); demokrazia eta legea (3); demokrazia eta oinarrizko (3); demokrazia eta sozialismoa (3)

demokrazia euskal (12); demokrazia euskal herriarentzat (8); demokrazia ez (22); demokrazia ez da (10); demokrazia ez dela (4); demokrazia eza (10); demokrazia eza salatu (3); demokrazia ezarri (13); demokrazia ezarri nahi (3); demokrazia ezarri zenetik (3); demokrazia ezartzeko (11); demokrazia ezartzen (3); demokrazia ezin (3); demokrazia falta (6); demokrazia formala (3); demokrazia gehiago (4); demokrazia hitza (4); demokrazia hitzarekin (3); demokrazia izan (3); demokrazia kontzeptuaren (3); demokrazia kristauaren (3); demokrazia liberalaren (3); demokrazia lortzeko (7); demokrazia maila (3); demokrazia mota (3); demokrazia nahi (6); demokrazia non (3); demokrazia oso (4); demokrazia parte (26); demokrazia parte hartzailea (10); demokrazia parte hartzailearen (7); demokrazia sendotu (3); demokrazia sendotzeko (3); demokrazia sistema (3); demokrazia soilik (3); demokrazia sozialista (3); demokrazia sustatzeko (5); demokrazia zer (6); demokrazia zer den (4)

den demokrazia (6); denek demokrazia (3); dio demokrazia (3); du demokrazia (4); duen demokrazia (11); dute demokrazia (9); edo demokrazia (3); egiazko demokrazia (5); ekialde hurbilean demokrazia (4); erabateko demokrazia (4); ere demokrazia (7); espainiako demokrazia (9); espainian demokrazia (5); eta demokrazia (131); eta demokrazia ekarriko (4); eta demokrazia eta (5); eta demokrazia euskal (4); eta demokrazia ezartzeko (3); eta demokrazia lortzeko (4); eta demokrazia parte (6); europar demokrazia (5); euskal demokrazia (5); euskal herrian demokrazia (4); ez da demokrazia (4); gure demokrazia (5); hauetan demokrazia (3); herrian demokrazia (4); herriaren demokrazia (3); hori da demokrazia (4); hori demokrazia (7); horrek demokrazia (5); hurbilean demokrazia (4); independentzia eta demokrazia (3); iraken demokrazia (5); iranen demokrazia (4); iranen demokrazia sustatzeko (4); jainko demokrazia (3); justizia eta demokrazia (5); kristau demokrazia (3); mailako demokrazia (3); mendebaldeko demokrazia (3); munduko demokrazia (4); nolako demokrazia (3); oinarritutako demokrazia (4); politikoak demokrazia (3); ustezko demokrazia (3); zein demokrazia (3); zuen demokrazia (4)

baina demokrazian (3); bakean eta demokrazian (7); da demokrazian (3); demokraziak eta (3); demokraziak ez (8); demokraziak ez du (3); demokrazian bizi (6); demokrazian bizitzeko (3); demokrazian eta (11); demokrazian ez (6); demokrazian ezin (3); demokrazian ideia (3); demokrazian oinarritutako (7); demokrazian sakontzea (5); demokraziarako batasuna (3); demokraziarako bidea (5); demokraziarako epaileak (8); demokraziarako epaileak erakundeko (6); demokraziarako liga (5); du demokraziak (4); espainiako demokraziak (4); espainiako demokrazian (4); espainiako sasi demokraziak (3); eta demokraziak (4); eta demokrazian (19); eta demokrazian oinarritutako (4); eta demokraziara (3); eta demokraziarako (6); eta demokraziarekin (3); frantziako demokraziarako (3); kristau demokraziak (4); sasi demokraziak (3)

alderdien legea demokraziaren (3); askatasuna eta demokraziaren (3); askatasunaren eta demokraziaren (12); aurkako eta demokraziaren (3); bakearen eta demokraziaren (3); da demokraziaren (12)

demokraziaren alde (27); demokraziaren aldeko (43); demokraziaren aldeko batasuna (3); demokraziaren aldeko batasunak (3); demokraziaren aldeko epaileak (4); demokraziaren alderdiko (3); demokraziaren arauak (7); demokraziaren aurkako (17); demokraziaren aurkako eraso (3); demokraziaren aurkakoa (11); demokraziaren aurkakoa da (3); demokraziaren aurkakoa dela (4); demokraziaren aurkakoak (3); demokraziaren azken (3); demokraziaren baloreak (3); demokraziaren bidean (11); demokraziaren bidean aurrera (4); demokraziaren defentsa (4); demokraziaren eta (43); demokraziaren eta askatasunaren (8); demokraziaren eta bakearen (6); demokraziaren eta giza (4); demokraziaren funtsa (7); demokraziaren gainbehera (3); demokraziaren gaineko (3); demokraziaren garaipena (7); demokraziaren historian (3); demokraziaren ikuspuntutik (4); demokraziaren izenean (17); demokraziaren joko (5); demokraziaren joko arauak (5); demokraziaren kontra (9); demokraziaren kontrako (17); demokraziaren kontrakoa (12); demokraziaren kontrakoa dela (4); demokraziaren kontrakoa izan (3); demokraziaren kontzeptua (3); demokraziaren mugak (4); demokraziaren oinarri (7); demokraziaren oinarria (5); demokraziaren oinarriak (11); demokraziaren oinarrien (3); demokraziaren oinarrizko (11); demokraziaren oinarrizko printzipioen (3); demokraziaren porrota (3)

dira demokraziaren (6); direla demokraziaren (3); du demokraziaren (5); ekintzak demokraziaren (3); erabakia demokraziaren (4); erreferenduma demokraziaren (3); espainiako demokraziaren (6); eta demokraziaren (95); eta demokraziaren alde (9); eta demokraziaren aldeko (11); eta demokraziaren aurkakoa (5); eta demokraziaren bidean (5); eta demokraziaren kontrako (3); eta demokraziaren oinarrizko (3); euskal demokraziaren (3); izenean demokraziaren (3); kultura eta demokraziaren (3); legea demokraziaren (3); osatutako upld demokraziaren (3); politikaren eta demokraziaren (3); ppk demokraziaren (3); upld demokraziaren (4); upld demokraziaren aldeko (4)

barne demokraziarik (3); dago demokraziarik (6); demokraziari buruz (4); demokraziari buruzko (4); demokraziari eta (4); demokraziari kalte (3); demokraziarik ez (10); demokraziarik ez dagoela (3); demokraziarik eza (11); demokraziarik ezaren (3); demokraziarik gabeko (3); demokraziaz ari (3); demokraziaz eta (5); demokraziaz hitz (7); demokraziaz hitz egiten (3); diote demokraziari (3); eta demokraziari (13); eta demokraziarik (3); eta demokraziaz (3); eta demokraziazko (3); ez dago demokraziarik (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus