Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garapen demografikoak eta enpleguaren bilakaerak gastua nabarmenki handituko dutela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 146. orr.
Europa eredu demografiko honen lehenbiziko urratsean egon zen XIX. mendearen erdi alderaino. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 127. orr.
Azken mendeetan gertatutako hazkunde demografiko handia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 294. orr.
Aldaketa demografikoaren ondorioak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 158. orr.
Biztanleriaren zahartze demografikoarengatik sortuko diren beharrak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 147. orr.
Atzerakada demografikoa: jaiotza-tasaren beherakadak [...] eragin iraunkorra izan du Hezkuntza Sistemaren ordezte-tasan. Berria - Euskal Herria 2004-04-21
Baina, hala ere, orokorra izan zen krisia: erlijiozkoa, politikoa, ekonomikoa eta demografikoa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.
Beheraldi demografikoa eta segurtasun fisikoaren falta zela-eta. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.
Latinoen edo hispanoen pisu demografikoa handia da, eta bizkor handitzen ari da. Berria - Mundua 2004-10-26
Eskualde honetan, eta masa demografikoa oso handia den arren, hazkundearen erritmoa, biztanleko, lau aldiz lasterragoa da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.
Esan nahi duguna da eragile demografikoez gain badirela beste faktore batzuk kontuan hartu behar direnak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.
Gurpil demografikoa: soldata apalek eta babes sozialik ezak jaiotzak sustatzen dituzte, seme alaba ugari izatea zahartzarorako bermetzat hartzen baita. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 299. orr.
· Eusko Jaurlaritzaren arabera, nabaria da Bastidak, Oionek eta Guardiak edukiko dutela rol protagonista alor sozio-demografikoan, eta Oionek, berriz, industriari dagokionez. Berria - Euskal Herria 2004-03-18
aldaketa demografikoak (3); demografikoa oso (3); hazkunde demografiko (3)