Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demografia 1 iz giza multzoen estatistika bidezko azterketa; biztanleria.

Merkataritzaren, ekonomiaren, demografiaren berpiztea ez zen XV. mendearen bigarren erdia arte gertatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Demografiaren aldetik ordea, aldaketa ikaragarria gertatu zaigu azken bi mendeetan, eta hori Frantziaren menpe dagoen Iparraldearen kaltetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

Hortik ere etor daitekeela demografiaren ondorioz sortutako ikasleen beherakada hori orekatzeko bide berriren bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

Lehenbiziko erronka demografiarekin lotua dago: 1960 eta 1975en artean ume asko jaio ziren Euskal Herrian, baldintza ekonomikoetan gertatu ziren aldaketen ondorio gisa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 158. orr.

Horrek segur aski eskualdeko demografian aldaketa eragingo du.  Berria - Harian   2005-09-08

Frantziako demografiaren bilakaera ere kontuan hartuko dute plan hori egiterakoan.  Berria - Harian   2006-02-10

Kantonamendu horretan demografia azkarki goiti doa.  Herria   2003-03-20

Duela 50 urteko demografiaren arabera daude banatuak posta etxeak.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik demografiko.

Ez dira demografia datuak kontuan hartu behar diren bakarrak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 161. orr.

Demografia aldaketak ere kontuan hartuko ditu aurrekontu proiektuak. Aurreneko eragilea lan-eskaintza gehiegizkoa da, demografia-eztandak eragina.  Berria - Ekonomia   2004-07-07

Demografia-leherketa aurrenik, eta horren ondoriozko migrazio-presioa gero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 195. orr.

Demografia beherakadak ez du dena esplikatzen.  Herria   2002-10-17

Analisi batzuen arabera, 2010. urtea baino lehenago europar hiritarrek ez dituzte eskuratuko erretiro ordainketak, demografia arazoak direla eta.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 131. orr.

Jaiotze-tasak barneko eragileen mende egoten baitira [...] baldin estatuak bere demografia-politika indarrez ezartzen ez badu. unibertsitateko ikasleen kopurua aurrerantzean gutxitu egingo dela onartu zuen: «Demografia kontua da».  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Martin Spielauer austriarra demografia ikertzailea da Alemaniako Max Planck institutuan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gogoeta hori komentu eta monasterioetako sermoi eta hitzaldietan nagusiki egina izateak tratatu teologikoetan baino areago erlijio-demografiazko fenomeno baten laguntza izan zuen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Donostia-Baiona eurohiriko enpresa demografia da azterketaren bigarren ikerketa lerroa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Eustateko Gizarte-Demografia Estatistiken buru Enrique Moranen ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

demografia eta (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus