Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Istripu deitoragarria atzo, urriaren 22an, Labartzan, eguerdi irian. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.
Hauek salatu zuten nolako giro deitoragarria zen Dachau-ko kontzentrazio zelaian eta nola denak suntsituak izaiteko zorian ginen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.
Hitler-en manuz han zen eraiki 1941-ean Dachau eta gisa bereko herio-kanpo deitoragarri heien iduriko zerbait. Herria 2005-11-10
Baltasar Garzon epailearen instrukzio deitoragarriak onartu dituen fiskal nagusia. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Banantze eta dibortzioek seme-alabengan uzten dituzten ondorio deitoragarriez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.
Guardia Zibilaren mehatxuak eta Burrianako Udalaren xantaia deitoragarriak salatzen dituzte. Berria - Kultura 2004-01-16
Egunkariko nagusiek ezin eraman, ordea, hutsune horrek nire zerbitzu-orrira ekar zezakeen zikin deitoragarria. Asko dira gaur egun ondasunak banatzeko modu deitoragarri honek engainatzen dituenak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.
San Frantziskori dei egin zioten ahots deitoragarriz, beraren zerbitzura lanean ari zen gizona hain modu lazgarrian hiltzen utz ez zezan.. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 851. orr.
Pisuaren egoera, ostera, deitoragarria zen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Terminologia-nahasmendu hauek deitoragarriak dira, jakina, baina interesagarriak, hala ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.
Deitoragarri izan liteke, baina, larderia eta zigorraren beharra dugu guztiok. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 168. orr.
Deitoragarri da ikustea badirela haien artean axola gabekoak. Herria 2004-07-29
Aurelianori deitoragarri zitzaizkion berriok, azkena batez ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 136. orr.
Bestela, haien egoera deitoragarria litzateke; legeak obeditu besterik ez egin, eta gizarteko abantaila handienez gabetuak aurkituko lirateke. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.
Bainan halere bada gauza bat deitoragarri zaukuna. etikoki eta politikoki deitoragarriak direla zehaztu zuen. Herria 2003-09-18
Tira, deitoragarri iruditzen zait, baina horrela aberasten da jendea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.
Haizea altxatu zen kanpoan eta bidean ez izatea deitoragarri kausitu nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 137. orr.
Adegiren jarrerari, aitzitik, deitoragarria iritzi zioten beharginek. Berria - Ekonomia 2004-06-08
deitoragarri bat (4); deitoragarri batean (5); deitoragarri hortan (3); deitoragarria da (13); deitoragarria dela (3); deitoragarria zen (4); deitoragarritzat jo (3); egoera deitoragarria (3); eta deitoragarria (3); gertakari deitoragarri (6); herio kanpo deitoragarri (3); ixtripu deitoragarri (3); kanpo deitoragarri (3); ondorio deitoragarriak (3)