Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pete aditu dut, niri deiadarka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 159. orr.
Ahots bortitz bat entzun zuen orduan, deiadarka, inondik ere Goi Egiptoko azentuarekikoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 291. orr.
Orduan, ordezkari nagusiak, zutiturik, deiadarka esan zuen hebreeraz mintzatuz: [...]. - 2. orr.
Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten: "Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik”. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.
Jendeak deiadarka eta eztarria urratu beharrean onetsi zituen emakumearen hitzak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.
-Ergel hutsa haiz -Husain, bortitz, deiadarka-. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.
Ozenki egiten zuten deiadarka, esanez: "Noiz arte, Jaun santu eta egiazko horrek, ez diguzu justizia egin behar, gure hilketa lurrean bizi direnen lepotik mendekatu gabe utziz?". Elizen arteko biblia Ap 6,10
bat deiadarka (3); deiadarka ari (12); deiadarka ari zen (3); deiadarka esan (7); deiadarka esan zuen (4); deiadarka eta (4); deiadarka hasi (18); deiadarka hasi zen (8); eta deiadarka (19); eta deiadarka hasi (5); oihuka eta deiadarka (3)