Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deiadar (ETCn 2.279 agerraldi; orobat deihadar g.er.) 1 iz oihua.

Horrek ematen dizu indarra, ez sarjentaren deiadar eta irainek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 49. orr.

Sirenak, deiadarrak, biraoak, autoen motor-hotsak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 357. orr.

Filistearrek, deiadar hura aditzean, esan zuten: [...].  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,6

Deiadar eta iskanbila artean, Jauna goretsi zuten beren arbasoen hizkuntzan.  Elizen arteko biblia   2 M 15,29

Deiadar larrian esnatu zen Nathaniel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Baina, dirudienez, ez zuen begiko egiten ari nintzena, eta deiadar batez eman zidan agindua: [...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 35. orr.

Ilunabarrean deiadarra hedatu zen gudu-zelaian: "Nor bere hirira! Nor bere lurraldera!".  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,36

Haren belarrietaraino heldu zen nire deiadarra.      - 2. orr.

Zintzurra urratu eta lepoko zainak lehertzerainoko deiadarra egin zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Baina Lecœur andreak eta La Sarriettek txundidurazko deiadarrak egiten zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 325. orr.

Haren deiadarrek eta katearen tirazoek nerbioak txikitzen zizkidaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

Gela guztia arrastoz beterik omen zeukan, milaka arrasto oroimenari deiadar mutuka.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 140. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Deiadar handiz eta negar-malkoz egin zion otoitz.  Elizen arteko biblia   Heb 5,7

-Harry! -Wooden deiadar larria iritsi zitzaion Gryffindorreko zutoinetatik-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 146. orr.

Aluanek ez al du egundo entzun bizilagunei nolako deiadar ozpinduak egiten dizkien.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 183. orr.

Deiadar zatikatzailerik aireratu gabe, ez baita inor mintzerik komeni Habanako Unibertsitateko honetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 169. orr.

Bat-bateko deiadar batek bere lana egina zegoela adierazi zion Hermioneri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 172. orr.

Kanpaien deiadar asaldatua entzuten zen, suteen distira gorri bizia ikusten zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 161. orr.

Izpirituaren oihua, deiadar sinestezinez zeruak urratzen dituena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

Ez nuen borrokan jarraitu, baina etsipenezko deiadar ozen, luze eta atzeneko batean aurkitu zuen hustubidea nire arimaren agoniak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.

Deiadar izutua zen isiltasunari entzuten ari nintzaiona, eta entzuten ari nintzaion baita ere ni nintzela, neu bakarrik, gurasoek bizi zuten eguneroko kabitu ezin itogarriaren kausa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 140. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zure marinelen deiadar-hotsaz dardara egingo du itsasertzeko jendeak.  Elizen arteko biblia   Ez 27,28

Entzuleen artean, ozenago bilakatu ziren marmarrak Ulibarriren jauregi ederrean, deiadar olatu hazkor bihurtu arte.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 212. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abisatu gabe, turuta-deiadarrik gabe, hemen da, eta bera erdi-erdian dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 124. orr.

Kanpalekura heldu zenean, gudarostea borrokara ateratzen ari zen, gudu-deiadarrak eginez.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,20

Gizonei "Jainkoa garaile!" eman zien gudu-deiadartzat eta, gudari gazte hoberenak harturik, erregearen kanpalekuari eraso zion gauez.  Elizen arteko biblia   2 M 13,15

Izu-deiadarrak entzuten dira: beldur-ikara, eta onik ez!  Elizen arteko biblia   Jr 30,5

Gerra deiadarra zabaldu denean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

Juditek hitzaldia bukatzean, herriak oihu handiak egin zituen eta hiri osoa poz-deiadarrez bete zen.  Elizen arteko biblia   Jdt 14,9

5 deiadar batean deiadar eta deiadar eginez.

Deiadar batean hasi zen, piztia basatien gisara orroka: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 139. orr.

Gogoan geratu omen zitzaion luzaroan Txikia lurperatu zutenean Andres Debak, Beasaingo Institutuko atezainak, deiadar batean egindako aldarria: "Hemendik aterako dituk ernamuinak".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.

Inauterietako erreginaren jantziz, deiadar batean segitzen dio semearen hilkutxari: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.

Batzar osoak deiadar batean erantzun zuen: -Bai, zeuk esan bezala egingo dugu!  Elizen arteko biblia   Esd 10,12

6 deiadar egin

Besoak buruaren gainetik luzatuta, Susiek deiadar egin zuen: [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 24. orr.

"Lucy!", egiten du deiadar.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 125. orr.

'Denak ilaran irten eta trenaren kontra!' deiadar egin du beste soldadu batek.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

Oroitu egin baitzuen nola, bere lankide eta lagun batekin liskartu zen batean, deiadar egin zion: "Kaleko emakumea!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

Behin eta berriro deiadar egin zion atzetik santuari, erruki zekiola eskatuz, hil egingo zela-eta egarria arintzeko ur pixka bat ez bazuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

Egin deiadar, herri-agintariok, egin garrasi, iraulkatu hautsetan, artaldearen gidariok!  Elizen arteko biblia   Jr 25,34

Eta ahots handiz egiten zuten deiadar: "Tronuan eseria dagoen gure Jainkoari eta Bildotsari zor diegu salbamena".  Elizen arteko biblia   Ap 7,10

Oihuka egin nion Jaunari deiadar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 79. orr.

Hau zioen Amosek: Orroa dagi Jaunak Siondik, deiadar Jerusalemdik; larreak galduak dira, Karmel gaina lehortua.  Elizen arteko biblia   Am 1,2

Larrialdian dei egin nion Jaunari, deiadar ene Jainkoari.  Elizen arteko biblia   Sal 18,7

· Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.  Elizen arteko biblia   Mk 15,37

Deiadar min eta izuzkoak eginen zituela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 214. orr.

· Kaio zuriek deiadar  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.

7 deiadarra jo

Oraindino ez da horien ehizean hasteko deiadarra jo.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 169. orr.

Deiadarra jo zuten eta hondartzan metatu ziren herritarrak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 173. orr.

Laborariek deiadarra jo dute, Estatuak departamendu hau lurralde kaltetuen zerrendan ezar dezan, laborarieri araberako laguntzak ekarriak izan diezaioten.  Herria   2005-08-11

8 deiadarrean deiadarrez, deiadarka.

Eta bestea deiadarrean hasten zela ikusita, ama Méhudin altxatu egin zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 180. orr.

9 deiadarrez deiadarka.

Itsas orroa bezalako deiadarrez, zaldiz datoz, borrokarako lerroturik, zure aurka, Babilonia hiri eder.  Elizen arteko biblia   Jr 50,42

Gizaki honek, horrela inguraturik dagoenean, hain estura sakona jasaten du, non Jainkoagana jasotzen baitu bere oihua esan ezinezko deiadarrez, zeruak jo eta pasa nahiz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

Aitaren heriotzaren nolakoa, haren ehorzketaren iluna -ez ikur, ez ezpata, ez armarririk hilobian, ez errito noblerik, ez zeremonia formalik- deiadarrez daude, zerutik lurrera hoska irudi, ditzadan kontu garbiak eska.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus