Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

defizit 1 iz diru sarrerak gastuak baino txikiagoak diren egoera; diru sarreren eta gastuen arteko alde horren zenbatekoa. ik zulo; ments 3.

Administrazioaren defizitak (sarreren eta gastuen arteko aldeak, alegia) gehienez %3koa behar zuela izan?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.

Gastuak sarrerak baino handiagoak badira, defizit publikoa sortzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.

Gastu soziala murrizten joan da defizitari aurre egiteko.  Berria - Mundua   2004-04-27

Amerikar defiziten handitasunak eta defizit haiek txikiagotzeko zailtasunak [...] maila ezezagunetaraino eraman zuten trukeen eta tituluen merkatuen egongaiztasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Alabaina, barne-eskaintzaren zurruntasuna, eta, bereziki, esportazio-eskaintzarena, hain izaten da handia, non aurrezkia gehitzeak ez baitu ekartzen nahitaez kanpoko defizita gutxitzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Zein irtenbide aurki dezake Realak berezko defizita desagertarazteko?  Berria - Kirola   2004-03-13

defizit publikoa ezabatzea eragotziko du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

Barne Produktu Gordinaren defizita %3,3koa da.  Berria - Mundua   2006-02-23

Defizita kitatzeko akordioarekin pozik.  Berria - Harian   2005-02-25

Defizita murrizteko balioko du.  Berria - Harian   2006-01-24

Beren defizita finantzatu nahi zuten estatuetatik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Ronald Reagan lehendakari hautatu zutenean, izugarri handitu baitzen estatubatuar aurrekontuaren defizita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Jaz %4-aren defizita ginuen; zenbat izanen da datorren urtean?  Herria   2003-09-11

Administrazio publikoen defizita 1977-1981 urteetan NPGaren %0,5 izatetik, NPGaren %3,5 izatera igaro zen 1982-1986 bitartean. zorren kitatze prozesua moteldu izanak eragin du defizitaren goranzko joera.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Alemanian, Irlandan eta Suedian izan dira superabit handienak, eta Erresuma Batuan, Espainian eta Grezian defizit handienak.  Berria - Ekonomia   2004-08-21

Bushek agindutako zerga murrizketak eta gastu militarren handitzeak defizit handia sortu dute: hil amaieran, 422.000 milioi dolarreko desoreka izango da gastuen eta sarreren artean, inoizko handiena.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

Aiertzak garbi utzi nahi izan zuen musika kontzertu guztiek %50eko defizit ekonomikoa uzten dutela, nahiz eta oso arrakastatsuak izan.  Berria - Kultura   2004-12-23

Euskal buxetaren defizit orokorrak ez du % 0,007a pasatzen.  Herria   2003-11-20

Duela zortzi urte 40.100 milioi euroko defizit publikoa izan zuen Alemaniak.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

Proposamenek baldintza malguagoak ezarriko dituzte defizit eta zor publikoa «handiegiak» murrizteko.  Berria - Ekonomia   2004-07-14

Defizit bikiak (publikoa eta kontu korrontekoa) salbu, dirua garestitzeko tartea dagoela erakutsi diote azken adierazle makroekonomikoek banku zentralari.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Espainiaren kasuan, defizit komertziala %30 hazi da urteko lehen 9 hilabeteetan.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

Zuzendaritza klubaren defizit estrukturala murrizteko ahaleginetan dabilela.  Berria - Kirola   2004-05-22

Nola konponduko duzue Athleticen berezko defizita?  Berria - Kirola   2004-09-07

Estatu Batuek kanpoko defizita ezabatzeko hartua zuten erabaki sendoa beste ekimen handi batzuetan ere agertu zen garai hartan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

EBk espedientea ireki die Herbehereei eta Erresuma Batuari, gehiegizko defizitagatik.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

AEBetako kontu korronteko eta aurrekontuetako defizitak eraginda, 1,31 dolarretik gora ibili zen atzo euroa.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Defizit mugaren hausleak.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Estatu Batuetako kapitalen balantzak aldi horretan izan zuen defizit-hazkundea, hiru osagaien konbinazioaren emaitza da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Ikusteko dago orain zein eragin izango dituen defizit hazkuntza horrek.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

2.750 milioi euro defizit estimazioan [...].  Berria - Ekonomia   2004-07-17

2.750 milioi euro defizit estimazioan sartu gabeko kontabilitate «doiketen» ondorio dira, BPGren %0,35.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurrekontu-defizit aski handi bat finantzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Aurrekontu-defizitaren goratze orok, maileguz finantzatzen denean, eskari pribatuaren beste horrenbesteko murriztea eragiten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Inbertsio defizita zuzentzea eta tasa guztiak jasotzeko, kudeatzeko, kitatzeko eta ikertzeko ahalmena izatea.  Berria - Mundua   2006-01-03

Nahiz eta dolarra aspaldian inoiz baino ahulago egon, AEBei ez die balio izan euren merkataritza defizit erraldoia arintzeko.  Berria - Ekonomia   2004-01-15

Vietnamgo Gerraren ondorioz merkataritza defizitak izan zuen hazkundearengatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Prezio egonkortasuna, enplegua areagotzea, eta atzerri eta estatu defizitaren kontrola.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 190. orr.

· AEBetako kontu korronte defizita %21 handitu zen iaz .  Berria - Ekonomia   2006-03-15

5 irud/hed

Psikologikoki naizelako desordenatua, baina ezin egin dezaket ezer erremediatzeko, ezkerra izatea bezalakoa baita, edo begi-okerra; defizit bat, alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 255. orr.

Eztabaida handia izan zen, euroak zekarren defizit demokratikoari buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.

Juan Mari Olano eta Juan Joxe Petrikorena kartzelan egotea eta Arnaldo Otegi espetxeratze arriskuan izatea, esate baterako, prozesu honen defizit larrienaren seinale dira.  Berria - Harian   2006-03-24

Bat-bateko bertsolaritzak ikerketa mailan duen defizit handia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 184. orr.

Era berean, kokaina maiz eta tarte luzez hartzeak «defizit kognitiboa eta azaleko zati jakinetako asaldurak» eragiten dituela ohartarazi du OMEk.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Doris Allen psikologoak "defizit semantiko-pragmatiko"tzat deskribatzen du autismoaren alderdi hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Aipatu ikerketan, ageri-agerian gelditu zen masa-hedabideek Euskal Herrian duten sinesgarritasun-defizita, herritarren begia eta belarria asko zorroztu direlako azken urteotan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Informazio defizit handi bat -demokraziaren defizit handia azkenean-. Baina defizit iraunkorra izaten jarraitzen du... zuzendu edo ordeztu ezin daitekeen zerbait.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.

6 defizit korronte

Giro politikoa ere zaila zelarik, defizit korrontearen puzteak truke tasen iragarpenak hankazgoratu zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

1986an, bai Estatu Batuetako defizit korronteak, bai Mendebaldeko Alemaniako soberakinek eta orobat Japoniakoek, gora jarraitzen zuten etengabe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

Goraldi horren aringarri bakarra, alde batetik, beste herrialde industrializatuen aurrekontu-zorroztasuna eta, bestetik, garapen-bideko herrialdeen defizit korronteen ezabatzea izan zen, behartua nahiz berezkoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Epe laburreko maileguek eta inbertsioek oso eginkizun garrantzitsua izan zuten defizit korrontearen finantzaketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako defizit (6); aurrekontu defizit (3); aurten defizit (3); defizit bikiak (3); defizit demokratiko (6); defizit demokratikoa (8); defizit demokratikoa agerian (3); defizit ekologikoa (4); defizit erraldoia (3); defizit handia (8); defizit handiak (3); defizit handiena (3); defizit hori (4); defizit komertziala (4); defizit korronteak (4); defizit korrontearen (3); defizit publiko (9); defizit publikoa (58); defizit publikoa barne (4); defizit publikoa bpgren (5); defizit publikoa izan (7); defizit publikoak (5); defizit publikoaren (6); defizit publikoari (5); dute defizit (3); erakundeen defizit (3); eta defizit (8); frantziaren defizit (3); frantziaren defizit publikoa (3); gehiegizko defizit (5); gehiegizko defizit publikoa (4); kontu korronteko defizit (4); korronteko defizit (4); merkataritza defizit (3)

aebetako defizita (6); aebetako merkataritza defizita (6); aurrekontu defizita (5); aurrekontuetako defizita (3); bere defizita (3); berezko defizita (6); defizita barne (6); defizita barne produktu (6); defizita bpgaren (3); defizita bpgren (5); defizita du (5); defizita duten (3); defizita espero (3); defizita estaltzeko (3); defizita eta (10); defizita ez (4); defizita gutxitu (3); defizita gutxitzea (4); defizita iragarri (3); defizita izan (8); defizita izango (6); defizita izango du (4); defizita izateagatik (4); defizita kitatzeko (4); defizita lortzeko (3); defizita murriztea (3); defizita murrizteko (5); defizita murriztu (3); defizita pilatu (4); defizita sortzen (3); dolarreko defizita (7); du defizita (3); ehuren defizita (7); ehuren defizita kitatzeko (3); eta defizita (4); euroko defizita (14); euroko defizita du (3); euroko defizita izan (4); frantziako defizita (4); frantziaren defizita (3); gehiegizko defizita (16); gehiegizko defizita duten (3); gehiegizko defizita izateagatik (4); gorako defizita (3); kanpoko defizita (3); kontu korronte defizita (3); kontu korronteko defizita (6); korronte defizita (3); korronteko defizita (6); merkataritza defizita (21); milioi dolarreko defizita (7); milioi euroko defizita (12); milioiko defizita (3); sozialaren defizita (3); zen defizita (3); zero defizita (4)

aebetako merkataritza defizitak (3); defizitaren eta (6); defizitaren muga (5); defizitaren zati (3); defizitarioa dela (3); defizitik handiena (5); gehiegizko defizitagatik (5); merkataritza defizitak (8); merkataritza defizitaren (3); zuen defizitaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus