Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

definitu, defini, definitzen 1 du ad zehazki azaldu; hitz edo adigai bati dagozkion tasunak formula zehatz baten bidez mugatu.

Egoerak definituko du bertutea, adoreak arriskua definitzen duen legez, edo aberastasunak emankortasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Lehenik errorea zer den definitu behar duzue.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 39. orr.

Hasieratik hasi beharko dugu, hots, kalitatea zer den definituz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.

Zaila da, beraz, bizi-kalitatea definitzea.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Bazegoen formula bat f (x) funtzioaren f' (x) deribatua definitzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 363. orr.

20.VI. ataleko 13. artikuluan definitu dugun bezala.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 209. orr.

Ondorioaren ahalmena definitzen du haren kausaren ahalmenak, kausa beraren esentziak ondorioaren esentzia azaltzen edo definitzen duen bezainbatean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 535. orr.

Lege naturalak debekatu egiten du legeak definitutako zigorra baino handiagorik jartzea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 181. orr.

Proposizioen logikan egin dugun bezala, formulak definitu behar ditugu orain, baina hori egiteko, aurretik, terminoen multzoa zehaztu beharra dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Definizio semantikoekin bukatzeko formulen arteko bi erlazio definituko ditugu orain: ondoriotasun semantikoa eta baliokidetza semantikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 151. orr.

2 (adizlagun baten eskuinean)

Arkaismoa honela definitu dugu: arazoaldietan, zenbat eta atzerago geratu orduan eta bizikiago deitoratzen -eta agian historikotasun gutxiagoz idealizatzen- diren egoera zoriontsuago haietako batera itzultzeko ahalegina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

Camus idazleak honela definitu du zoriona: bakoitzak eramaten duen existentziari buruzko adostasuna.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 62. orr.

Nola definituko dute zoriontasuna etorkizuneko hiztegiek?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 151. orr.

Eremu kontzeptua, definitu dugun bezala behintzat, historikoki definituta dauden irudi batzuetarako baizik ez da erabat egokia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

Gainerako konektatzaileak "x" eta "y" definitu ditugunez, haien semantika honela zehaztuta geratzen zaigu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.

Hau da, "perpaus gramatikala" kontzeptua, "aurkitutako perpausa" kontzeptuaren arabera definituko du, hala nola aurkitutako perpausen ezaugarri batzuen eta gramatiken ezaugarri batzuen arabera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 157. orr.

Absolutuki mugagabea den izakia baitezpada definitu behar dela [...] kontaezinezko atributuek osatzen duten izakia bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

3 zehaztu.

Mutikoek sexua definitu gabe edukitzen duten adina zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Jopuntua argi eta garbi definituta zegoen, eta halaxe beharko, pilotuak eta besteak ozta-ozta sei edo zazpi ordu lo eginda zeuden eta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.

Kamera (azkenean!) gutxiago mugitu dut hara eta hona, eta, ondorioz, objektuaren mugimenduak askoz ere definituago ageri dira.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 289. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Gazteentzako musika egiten duen talde baten kontsumitzailea, folk talde batena edo operarena nahiko soslai definitukoak izaten dira oro har, eta bata bestearengandik ondo bereiztuak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Hemen ere ezin da pentsamenduaren sistema bat birsortu, ez bada diskurtso-multzo definitu batetik abiatuz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.

Epistemologikoki bereizitako ikerketa-esparru definitu batzuetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Definizioak definitzaileen gauza zirela... eta ez definituenak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 260. orr.

5 ezin definituzko ik definiezin.

Ezin definituzko leku bat zen, munduaren beste aldean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalmenaren arabera definitu (3); arabera definitu (10); arabera definitu behar (6); argi definitu (3); bat bezala definitu (5); bat definitu (6); berak definitu (3); bezala definitu (16); bezala definitu zuen (4); bidez definitu (3)

definitu ahal (12); definitu ahal izango (4); definitu bat (4); definitu batean (4); definitu behar (30); definitu behar da (11); definitu behar dira (3); definitu behar du (4); definitu beharko (15); definitu beharra (7); definitu ditu (3); definitu du (24); definitu du kataluniako (3); definitu duen (5); definitu duenez (3); definitu dugu (4); definitu dugun (6); definitu dugun bezala (3); definitu dute (8); definitu duten (3); definitu egin (3); definitu eta (21); definitu ezin (3); definitu gabe (15); definitu gabe dagoen (3); definitu gabeko (10); definitu gabeko formula (3); definitu genuen (3); definitu izan (10); definitu nahi (12); definitu ohi (3); definitu ondoren (3); definitu zituen (9); definitu zuen (59); definitu zuen bezala (3); definitu zuten (6)

den definitu (5); ere definitu (3); eta definitu (5); gisa definitu (41); gisa definitu du (7); gisa definitu dute (3); gisa definitu zuen (11); hala definitu (5); halaxe definitu (7); halaxe definitu zuen (4); hitz horiekin definitu (3); honela definitu (18); honela definitu zituen (3); honela definitu zuen (8); horiekin definitu (4); horrela definitu (13); horrela definitu du (4); horrela definitu zuen (4); hura definitu (3); nazio gisa definitu (4); nola definitu (10); ondo definitu (5); ongi definitu (6); oraindik definitu (3); oraindik definitu gabeko (3); politika definitu (3); zer den definitu (4)

definitua eta (4); definitua izan (4); definitua zuen (3); definituak eta (3); definituak izan (3); definituko bagenu (3); definituko ditu (3); definituko ditugu (3); definituko du (7); definituko duen (4); definituko dugu (3); definituko dute (3); definituko luke (3); definituko zenuke (15); era horretara definituriko (3); eta definitua (3); honela definituko (3); horretara definituriko (3); nola definituko (17); nola definituko zenuke (14); ondo definitutako (3)

bat definitzea (5); bat definitzeko (7); da definitzea (4); definitzea da (7); definitzea eta (5); definitzea ez (4); definitzea ez da (4); definitzeaz gain (3); definitzeko aukera (5); definitzeko aukera ematea (4); definitzeko erabilitako (3); definitzeko eta (5); definitzeko gai (3); definitzeko hitz (4); definitzeko orduan (4); definitzeko unean (4); definitzeko zaila (3); den definitzea (4); egitasmoa definitzeko (3); eta definitzea (3); gauzak definitzeko (3); gisa definitzea (5); gisa definitzeko (4); gisa definitzeko aukera (4); hau definitzeko (3); hura definitzeko (4); kide gisa definitzeko (4); lana definitzeko (4); nazio gisa definitzea (3); ongi definitzea (3); orokorra definitzea (3); zer den definitzea (3)

arabera definitzen (18); arabera definitzen da (4); bat definitzen (16); bat definitzen du (5); bat definitzen dute (4); batek definitzen (3); bera definitzen (3); berak definitzen (4); berak definitzen ditu (3); bereziak definitzen (3); bezala definitzen (10); bidez definitzen (5); bidez definitzen da (3); bitartez definitzen (3); burua definitzen (3); da definitzen (6)

definitzen ahalegindu (3); definitzen ahalegindu naizen (3); definitzen bada (3); definitzen baita (6); definitzen baitu (6); definitzen da (38); definitzen dela (4); definitzen den (10); definitzen dena (4); definitzen dira (6); definitzen diren (6); definitzen ditu (15); definitzen dituen (4); definitzen dituzte (4); definitzen dituzten (5); definitzen du (49); definitzen du bere (4); definitzen duen (31); definitzen duen hitza (3); definitzen duena (8); definitzen dugu (6); definitzen dut (3); definitzen dute (20); definitzen duten (14); definitzen duten ezaugarriak (3); definitzen dutenak (3); definitzen eta (4); definitzen ez (5); definitzen hasi (3); definitzen saiatu (5); definitzen zaila (4); definitzen zuen (12); definitzen zuen bere (3); definitzen zuten (3)

du definitzen (4); ere definitzen (4); estiloa definitzen (3); eta definitzen (6); ez da definitzen (4); ez du definitzen (3); gisa definitzen (22); gisa definitzen da (5); gisa definitzen du (3); gisa definitzen zuen (3); honela definitzen (17); honela definitzen da (3); honela definitzen du (4); hori definitzen (5); horrela definitzen (3); nola definitzen (8); nola definitzen duen (3); ondo definitzen (3); soilaren arabera definitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus