Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

definiezin izlag ezin definituzkoa. ik definigaitz.

Harriei goroldioa nola, hitzari ere historian zehar eta hiztunon erabileran lotu zaion iradokizunerako, metaforarako, analogiarako, sinestesiarako dohain definiezin horrek ematen dio anekdotari literaturarako gai izateko aukera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 120. orr.

Badakit zeini gustatzen zaizkion begirada definiezinak, badakit zeinek ezin dion eutsi gorpuzkera lirain bati, gizasemeen arketipo guzti-guztiak ezagutzen ditut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 76. orr.

Izenak, hizkuntzaren azken osagai definiezinak, bat datoz gauzekin, errealitatearen azken osagaiekin.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 156. orr.

Gauzen izpiritu definiezina, gorputzen arima, animaleen sena berdin ere.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 129. orr.

Eta maitasuna definiezina denez, ez dago arauak zehazterik maitajardunarentzat.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 59. orr.

Beraz, Bera defini dezakeen aurretiko kausarik ez dagoelako, eta horregatik, zuzenki mintzo diren pentsalari guztiek onartzen dute Jainkoa definiezina dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus