Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deduktibo 1 izond dedukzioarena, dedukzioari dagokiona. ik dedukzio 2.

Metodo deduktiboari jarraituz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Horiek beren baitan daramate ondorioa, argudiatze deduktiboari begiratuz gero bederen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Diskurtso deduktiboak formalizatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Kontzeptuak eraikuntza deduktibo birtual batean kokatzeko nahia izan beharrean, deskribatu beharko litzateke eurak agertzen diren eta zirkulatzen duten enuntziatuen eremuaren antolakuntza.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Harreman diskurtsiboak, ikusten denez, ez dira diskurtsoaren barrukoak; ez dituzte elkarren artean lotzen kontzeptuak eta hitzak; ez dute ezartzen esaldi edo proposizioen artean arkitektura deduktibo edo erretoriko bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.

Enuntziatua eraketa diskurtsiboari dagokio, esaldia testuari dagokion bezalaxe, eta proposizioa osotasun deduktiboari dagokion bezalaxe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.

Jendearen adimen deduktiboa izugarria da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 160. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Filosofoek infinituraino deskribatzen dute metodo hipotetiko-deduktiboa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

Hempelek proposatu zuen azalpenari buruzko teoria filosofikoa bere eredu nomologiko deduktiboaren bidez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

Behaketaren bitartez edo eraketa matematiko-deduktibo luzeen bitartez.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 30. orr.

Irakaskuntzan ohitura da razionalismoa eta enpirismoa kontrajartzea: beharbada egokiagoa litzateke [...] razionalismo matematiko-deduktiboaz (metafisiko) eta razionalismo induktiboaz (enpirista) mintzatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

3 ez-deduktibo

Jakin al daiteke zer sistema ez-deduktiboren arabera ipini ahal izan diren objektuok bata bestearen ondoan eta jarraian psikopatologiaren esparru zatikatu hori eratzeko [...]?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eraikuntza deduktibo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus