Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Premisetatik atera diren dedukzioak logikoak eta zorrotzak dira; baina premisa horiek, bi puntutan behinik behin, behaketa okerretan oinarritzen dira. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 161. orr.
Horietatik dedukzioak egiteko inferentzia-erregela batzuk zehazten dira eta, horrela, gure logikaren teoremak deduzituko dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.
Axioma kopuru jakin batetik ateratako eredu abstraktu baten dedukzioa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 132. orr.
Logika zuzena jarraitzen ez duten dedukzioak. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Kontua ez da gauzak ezin izan zirela gertatu deduzitu den bezala, baizik eta oinarririk ez zegoela dedukzio hori egiteko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.
Eta bestelako dedukzio bat egiteko, ez al dago oinarririk? Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 179. orr.
Enuntziatu nagusietan oinarritutako deribazio hau ezin da nahastu axiometan oinarritutako dedukzio batekin.- Dedukzio interesgarria, esan zuen Tribunok, nire bizkortasunak laketurik, antza. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.
Dedukzio batek eman dezakeen segurtasuna dut, ez besterik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 118. orr.
Metafisika orain ez da dedukzio razional bat, metafora bat baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.
Ez dut dedukzio linealaren bidez jokatzen, zirkulu zentrokideen bidez baino. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 132. orr.
Ez dedukzio silogistikoan [...] dedukzio matematikoaren eran baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.
Adimenaren adigai hutsen dedukzio transzendentala. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 70. orr.
Horra Sherlock Holmesek berriro asmatu, miretsirik nengoen neure dedukzio-ahalmen ikaragarriarekin, beste ni bat izan ledin nahi nuen, neure buruari soinburuan onespen-kolpetxoak emateko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 103. orr.
Ezagutza horretan, Jainkoaren ideia gorenetik hasi eta behera, ideia guztiak nahitaez bata bestearekin dedukzio-sistema batean josita daude, bakoitzak doi-doi bere toki jakina duela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Logikaren ikuspegitik (proposizio-egituraren ikuspegitik, edo bera kokatuta dagoen dedukzio-sistemarenetik). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.
Sakabanatze honek diskurtso-mota bat ezaugarrituko du eta kontzeptuen artean definituko ditu dedukzio erak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 71. orr.
Horretarako, nazioarteko zirkulazioari eragozpenak kendu ez ezik, uko egin behar izan diote kapitalen sarreren gaineko dedukzio fiskalen parterik handienari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Logikaren arabera, energiaren prezioen gorakoak nazio-errentaren gainean eragindako dedukzioaren ehuneko berean murriztu behar zuen soldaten erosahalmena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.
Gutxieneko osagarririk ez izanez gero, errenta kitatzerakoan beste diru sarrerarik ez duela frogatu ondoren, diru kopuru hori berdintzeko «beharrezko dedukzioa» erabiliko da. Berria - Ekonomia 2004-01-23
adigai hutsen dedukzio (3); adigai hutsen dedukzioaren (5); beren dedukzio (4); beren dedukzio transzendentala (3); beren dedukzioa (3); dedukzio bat (7); dedukzio honen (3); dedukzio transzendentala (10); dedukzioaren bigarren (3); hauen dedukzio (4); hutsen dedukzio (3)