Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ardoak mahatsaren dasta dauka. Berria - Kultura 2004-12-26
Txokolatearen dasta garratza miazkatu nuen aho barruan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.
Hogei zentimetro luzeko patatak, dasta melenga ustel antzekoa dutenak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.
Animalia eta landare gaiek, su bizitan errerik, izaten duten usain eta dasta. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.
Oroitzapen samurrak ekartzen baitzizkidan gogora, Prousti magdalenaren dastak ekartzen zizkion oihartzunen antzera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.
Odolak sudurretik beheiti egiten zidan, ordea, eta haren dasta gaziak mingaina trabatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.
Zigarro bat piztu eta gozamenez sentitu nuen lehendabiziko kealdiaren dasta garratza. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.
Denborarekin pilatutako hautsa erortzen zen paperetik, eta itsasoko dasta gaziekin nahasten zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.
Oraindik gogoan dut Marisaren ahoko dasta; oroitze hutsak listua sortzen dit mingainaren inguruan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.
Mementoko, kantu bakarreko diskatxo bat dugu eskuratua, jasta gisa, "Minuette Pop" kantuarekin: [...]. Herria 2005-03-24
Haren ezpainen berotasuna belarrian, haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez, eta eztarrian gora igotzen zitzaidan zoriontasunaren dasta eztia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.
Dena dardara eta zapore nintzen, ni neu osorik gozamen, eztitasun, estasi..., ez dakit; eta ahoko dasta hura, amodioaren dasta, zirrara erotikoaren dasta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.
Mahatsaren udazken-dasta udazkenean, eta mahaspasaren negu-dasta neguan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.
Halatan, memoriak SOS deiak bidaltzen zizkidan, begi-dasta bakoitza azken aukerakoa bailitzan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 177. orr.
Baionako Gau eskolak ere bere aldetik animazio bat antolatzen du: txistor jasta, hitzordua ebiakoitz honetan, 7etarik goiti Baionako merkatuan. Herria 2002-12-19
Arrapitz sareko elkarteak eta Idoki markako ekoizkinak proposatuak izanen dira, karakoil dastarekin batera. Herria 2002-10-10
21:00etan Oiherkoren trajeria ikusgarriaren aitzin dasta bat emanen du Zuberoako artisten Hebentik kolektiboak. Berria - Kultura 2006-03-30
Zenbait behar ditugu lerrokatu, jasta bederen ukan dezan irakurleak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 52. orr.
Graxik ere, zorigaitzez, ukan zuen alemanen salda hartarik jasta. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 53. orr.
Afrikako eta Euskal Herriko ohituren jasta emana izan zaie. Herria 2003-09-25
ahoko dasta (3)