Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Janean eta edanean hartzen dugun atsegina, gosea edo egarria daukagunean; etzateko gustua nekatua dagoenarentzat. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.
Gustu osoz freskatuko dizut zure ganbarako memoria hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.
Gustu handiz ikusiko zaitu handik bueltan. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 102. orr.
Normalean gustuz hartzen du ur-xirriparen ingurua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.
Berez atsegina denaren gustua sublimatu, garaitu edo kanporatu beharra dago. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.
Bere gustura eraikitako fantasiazko mundu bat. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 19. orr.
ik beherago 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Badira beste kualitate batzuk (Lockeren bigarrenak: kolorea, usaina, gustua, etab.). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.
Gustu goxoa omen du eta okela samurra bide da. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 39. orr.
Egiazko porruaren egiazko gostua! Herria 2001-10-04
Iturriari, ilargiaren gorabeherekin gustuz aldatzen den horietakoa baita, batzuetan ustel usaina omen dario. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.
Gustua kentzen ziok... Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.
[Gisuak] belarrari eta beste bazka guzieri gustu ona emaiten diela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.
Kasik egun guziz berriak onak ziren, eta jatekoari gustu hobea emaiten zioten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.
Ez dutela kaka guztiek gustu berbera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 119. orr.
Debekuaren gatzak ematen zion bere gustua festa koxkor hari. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 47. orr.
Beraz gerlak eta gerla ondoak utzi digute oroitzapen txar frango eta orobat gustu kirets bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 181. orr.
Bakoitzak bere gustuak ditu, eta denontzako gustuak daude. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.
Gustua eta dirua ez doaz beti loturik, nonbait. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 133. orr.
Janariari buruzko gustuak adibidez. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 65. orr.
Biok ginen literaturazaleak eta biok geneukan erlijio eta filosofia gaietarako gustua. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.
Anaiari frogatzeko norbait nintzela eta arrazoi ukan zuela ni baitan sortarazirik kirolarentzat neukan gustua. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.
Gero, gogoz kontra, kafesnea hartzen hasi zen, emakumeen gustuetara makurtu izan balitz bezala. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.
Hortako goxoan kantatzera gostu duenak badaki norat jin larunbatean. Herria 2003-10-23
Noizean behin haren liburuak irakurtzen nituen, buruargia zen arras, gustu onekoa, erudizio handi-handikoa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 71. orr.
Haren soinekoa gustu onekoa zen, modaren araberakoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 479. orr.
Oso txukun eta gustu onez orrazturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.
Hark baino gustu hobea dinagu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.
Banekien-eta ergelkeria bat esaten ari nintzela, eta gustu txarrekoa gainera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.
Oso gustu txarreko txantxa izan zen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 93. orr.
Gustu lodiko pasadizo barregarriak, hildakoen istorioak eta gonapeko gorabeherak kontatzen aritu omen ziren haren hiletan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 9. orr.
Altzariak, agintari klase berriaren gustura, klasikoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.
Orduko gustuaren arabera apaintzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.
Neure literatur gustua hobetuko zen tarte hartan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.
Gostuz idatzitako eleberria, gostuz ere irakurtuko dena. Herria 2004-12-09
Egoista hutsa omen bainintzen, zakarra, gustu-kontuan barbaroa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Kolorea baitzuen berak gustu-irizpide, bost axola alderdi teknikoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Gasolio gustuko arrainak Banan-banan dastatu zituzten eliza-gustuko masustak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 190. orr.
Azken tantara arte edan zuen ura, botika-gustua hartu arren. mahats zukuzko botila bat, ardo gustu pixka bat duena. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 200. orr.
Denak du hemen arrain gustua, are patatek berek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.
Denaden, bazuen bere bixi gostua zenbait aldiz HERRIAk, bereziki Lafitten lehen urte aldeño batez. Herria 2001-10-18
Bortxazko ezkontzek badute beti halako kirets gostu bat. Herria 2003-05-22
Pozoin gustu bat baduela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.
Saderen sexu-gustuak eta jokaera libertino neurrigabeak ulertu nahi badira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.
Gustuan nintzen lehenbizikoz hainbat egunetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.
Pentsaketa ari naizenean, koskan edo arrangura bereziki, burua apal nabil edo bestenaz, gostuan naizelarik, soa zuhaitzen puntan daukat, ez baldin badut hedoietan galdua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.
Bidea idekirik holaxe gazteek, dugun erran arras gostuan ezarri gaituela beste lau helduen lasaitasunak. Herria 2003-03-17
Untsa gordea gostuan bizi zela Frantziatik urrun... Herria 2001-02-08
Ondartzak behar direla garbi garbiak atxiki jendea gostuan mainatzeko gisan. Herria 2003-07-03
Nihaur jaitsiko naiz gustuan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 98. orr.
-Ez dut Parisetik nehor ekarriko, zaude gustuan ama... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.
-Zaude gustuan, Baiona ez da urrun, eta otoan gira. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.
Hark, baietz, bai, gustuan jar zedin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 15. orr.
· -Alta, gain hartan, buruz buru, gustuanago izanen ahal ginen, ez duzu uste? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 154. orr.
· Xan ez zen bere gustuan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 209. orr.
· Iheslariak aterbetuko ditugu, gostu gostuan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 33. orr.
Bihozgabetu egiten naiz gustuko neska bat aurrean dudanean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 150. orr.
Ez zutela batere gustuko lana. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.
Material harekin gero geure gustuko irudiak sortzeko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.
Bakoitxak bere gostuko kirola egiteko. Herria 2004-01-29
Bere gustuko neskak "Danger"en egongo dira. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.
Aurren aurrenik zeure gustuko gaietara jotzea gomendatuko nizuke. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.
Xarlesen gustuko metro edo postako ofizio horiek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.
Erantzuna ez zen aitaren gustukoa gertatuko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
Bere rock talde eta pieza gustukoenez hizketan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.
Ezagun zuen leiho ondoko aulki huraxe zuela lekurik gustukoena. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 76. orr.
Txekiako garagardo ospetsutik litroak edaten zituen bere taberna gustukoenean. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 11. orr.
· Irakurlearen gustuko izango direlakoan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 15. orr.
Hurrengo erabiltzailearen gustuko ez direlako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.
Bainan Jospin-en "pizte" hori ez da denen gostukoa. Herria 2005-04-28
-Zure jokamoldea oso gustukoa zait. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.
Ene gustuko, amodioak du beste zernahik baino gehiago gizon baten bizia beztitzen eta argitzen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.
-Nekez, ene gustuko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.
Ene gustuko aise ari dira kolegio horretan, pedagogia integratua dela estakuru. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 133. orr.
Bronchite-a joan zitzaidan primaderako lehen eguzkiekin, nahiz-eta sasoina mokorra eta berankorra izan gure gustuko. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.
Batzuen gostuko hori sozialixten jukutria bat bezala izanki jokoaren nolazpait nahasteko... Herria 2005-04-07
Zonbat jende bilduz orotarat? bost ehun mila edo gehixago langile sindikaten arabera, hiru ehun mila ez arras polizaren gostuko. Herria 2005-02-10
Bozka-legea kanbiatua izaiten ahal litake beraz bainan askoren gostuko arras okerki. Herria 2003-02-13
Sobera larderia, frangoren gostuko. Herria 2005-05-19
Bertan goxo egin duzu, gustura zaude kaka artean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 108. orr.
Norma Lúciak gustura entzuten zituen haien esapide lotsagabeak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.
Gustura barre egin dut, eta gustura barre egiten sentitu dut nire ondoan Stevenson. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.
Imajinatu dezaket nola egiten duten, baina gustura ikusiko nuke. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.
Egin dutana, gogotik eta gosturat egin dut. Herria 2003-05-15
Gustura joko nikek trago bat haren osasunera, arranopola! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 155. orr.
Batak emandakoa gustura hartzen zuen besteak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 144. orr.
Neskak gustura hartu zuen gizonaren eskaintza eskuzabala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.
Ez dira horrenbestez denak gustura geratzen, protestaldi bati ekiten diotenak ere izaten dira. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 116. orr.
Pozik eta gustura sentitzen zen oso. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 223. orr.
Ez zuen oso gustura hartu Julenen laguntza eskea. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 117. orr.
Gustura asko entzungo nuke zuri buruzko zerbait. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.
Ez noa, ordea, oso gustura; premiak behartzen nau. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 58. orr.
Arras gostura zirela hola salatu digute gure Jean Leon, Martzel eta Anttonek. Herria 2001-11-01
Bizarra kendu gabe ez naiz batere gustura sentitzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.
Gustura asko hasiko nintzateke neu ere urrumak egiten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.
Gustura asko! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 190. orr.
Nagusia ondoan badu, gusturago. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.
Gustura baino gusturago zegoen bere senarraren eta bere alabaren artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.
Ni gustura, deus bisitatu beharrik ez-eta. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.
Gustura gainera. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.
Baina ez dute, nere gusturako, pesimismorik edertzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Ivyren gusturako, ordea, zoragarri ei zegoen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.
Eta hori, kritiko xume honen gusturako, ezin onetsia da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.
Oso liburu interesgarria da, baina emakumeen historia gehiegi dakartza, nire gusturako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.
Larru eta korbata eta Loewe gehiegi nire gusturako. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 15. orr.
Gero, otordua arin-arin bukatu -arinegi beti ere Harry Blounten gusturako, jale metodikoa izanik-, postatik irten, eta aurrera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.
Baina Joek ankerregi borrokatzen zuen gazteago eta beldurtiago ginenon gusturako. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.
Gustua ematen zion besteen berriketa entzuteak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 121. orr.
Egia esan, gustua ematen du zuei eszena hauek agintzeak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 277. orr.
Baina neskak dantzan hasi zirenean, hain zituan arinak eta dotoreak, gustua ematen zian beraiei begira egotea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.
Etsaiari gustu ez emate hutsagatik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.
Azukreak beti balioko zuen hari gustu emateko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 88. orr.
Maite zuen jendearen gustua egitea, denena eta bakoitzarena. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.
Esaera duk emakume ezkonduak gizonaren gustua egin behar duela. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.
Abildade aparta duzu zure gustua eginez besteak saritzen dituzula sinesteko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 149. orr.
Denen gostua nola egin? Herria 2005-11-17
Badakit hitz hunekin ez dudala denen gostua egiten. Herria 2005-08-04
Ibiltzen batere gusturik hartzen ez duten eta zapata pare bat baino ez daukaten atso gaixoek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 229. orr.
Arraina [...] bikain askoa zegoen, baina nik batere gusturik hartu ez, ez dakit zer demontre gertatzen zitzaidan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.
Garateneko jendeak gostu hartu du partida huntan, hau ez izanik ere mailez gorenen artekoa. Herria 2001-02-15
Nik ere harekin eginak nituen artzaingoko lehen ikasketak [...] artzain etxolari biziki gostu hartu nion haren konpainian. Herria 2005-12-22
Horiek oro negu bizitto hunen ahanzteko eta biziari bere gostua hartzeko. Herria 2003-02-13
Gustuko zuen bere ganbara, neskatxa gela hura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.
Gustuko ditu aitak paseoak. «Bizia lo», 2003 - 31. orr.
Ez ditiat oso gustuko liburuak: jakin beharreko guztia ikasia nauk dagoeneko. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 57. orr.
Galantinatik bi xerra nahi izan zituen; gustuko zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.
Baina ez zuen gustuko bere aberastasunaren jatorriaz hitz egitea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.
Gustuko dut, noizean behin eta pertsona egokiekin, odaliskarena egitea, emakumeek badakite zertaz ari naizen, zoragarria da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.
Oso gustukoa dut euria nik. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 6. orr.
Arras gostukoa omen zuten joko hori. Herria 2004-10-14
Izugarri gustukoa bainuen mekanika. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.
Fikzioa biziki gustukoa dut. Berria - Kultura 2004-01-23
Ez du batere gustuko, giroa ez du gustuko, jendea ez du gustuko, zerbitzaria ez du gustuko... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 8. orr.
Ea Madril gustukoa al nuen galdetu zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.
Gustukoa nuen eszena hura gogoan erabiltzea. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.
Ez dugu batere gustuko agintariek, politikariek edo unibertsitate kanpoko inork ere eskua sartzea unibertsitatean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.
Jendearen batere gustukoa ez zen zerga proiektu bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 380. orr.
Italiarrek hain gustukoa zuten Luna ia borobilari. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 109. orr.
Holako ideia ez zen segur denen gustukoa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.
Liburuei begira eta gustukoen genituen pasarteak gogoratzen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 71. orr.
Ze jateko duzu gustukoena? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.
Gustukoena jendea neke latzetan lanean aritzen zen tokietara joatea izaten zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.
Ez al naiz zure gustukoa? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 87. orr.
Tipoa ez nuen oso gustuko, baina Monaren laguna baldin bazen, agoantatu beharra nuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 94. orr.
Ez dut gustukoa Hearst jauna. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 167. orr.
Jonek ez zuen gustuko Ane bide horretatik hasten zenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 45. orr.
Gustuko ditut lotsatiak. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 42. orr.
Gustuko ditudan poetak behin eta berriz irakurtzen ditut. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.
-Oso gustukoa zaitut -aitortu nion haren isiltasun galdetzailearen aurrean-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 203. orr.
Bizkorra zarelako, eta gustukoa zaitudalako ere bai. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 210. orr.
Sara Zaragozakoa da eta gustuko nau. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 133. orr.
Sekula ez ditu oso gustuko izan beti-kontentu horiek. Ezin dizut esan zein gustukoa dudan. «Bizia lo», 2003 - 16. orr.
Hitzez adierazi ez bagenuen ere, agerikoa zen elkarren gustukoak ginela. Aitor Arana «Onan», 2000 - 83. orr.
Gizon gaiztoak beti gustukoagoak, betiko kontua. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.
Nik beltzak ditut gustukoen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 102. orr.
Berlioz zuen, ordea, gustukoena. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.
gustu ematearren (3); gustu ematen (4); gustu estetikoaren (3); gustu fineko (3); gustu guztietako (3); gustu handia (3); gustu handirik (3); gustu handiz (17); gustu hobea (3); gustu kontua (6); gustu ona (15); gustu onaren (3); gustu oneko (10); gustu onekoa (8); gustu onez (9); gustu pixka bat (6); gustu sexualak (4); gustu txar (4); gustu txarra (12); gustu txarraren (3); gustu txarreko (18); gustu txarreko txantxa (3); gustu txarrekoa (14); gustu txarrekoak (7); oso gustu (10); zer gustu (6)
arrain gustua (3); denen gustua egin (4); gustua eman (4); gustua emateko (3); gustua ematen (16); gustua ematen du (7); gustua hartu (16); gustua hartu nion (3); gustua hartzen (5); gustua zeukan (4); gustua zuen (3)
bakoitzak bere gustuak (5); bere gustuak ditu (5)
gustuen arabera (8)
batere gusturik (4); gusturik ez (7); gusturik hoberenean (7)
[4] ; benetan gustuko (4); denen gustuko (7); ez ditut gustuko (11); ez du gustuko (40); ez dute gustuko (15); gure gustuko (10); gustuko ditut (7); gustuko du (35); gustuko dut (55); gustuko dute (16); gustuko gertatu (6); gustuko izan (53); gustuko izango (12); gustuko izatea (6); gustuko izaten (6); gustuko lan (4); gustuko lana (7); gustuko lekuan (4); gustuko materiala (9); gustuko materiala aurkitu (6); gustuko pilota (8); gustuko pilotak (7); gustuko pilotak aurkitu (4); gustuko zerbait (5); gustuko zuen (41); guztien gustuko (5); hain gustuko (23); hain gustuko dituen (5); horren gustuko (7); izugarri gustuko (4); oso gustuko (99); oso gustuko dut (17); oso gustuko izan (11)
; arras gustukoa (8); biziki gustukoa (4); denen gustukoa (16); denen gustukoa izan (5); ez du gustukoa (4); ez dut gustukoa (4); gustukoa du (17); gustukoa dut (34); gustukoa dute (6); gustukoa izan (63); gustukoa nuen (17); gustukoa zuen (24); guztien gustukoa (10); guztien gustukoa izan (4); hire gustukoa (5); hori gustukoa dut (4); inoren gustukoa (4); nire gustukoa (21); nire gustukoa zara (4); oso gustukoa (54); oso gustukoa du (4); oso gustukoa dut (9); oso gustukoa izan (7); oso gustukoa nuen (4); oso gustukoa zuen (6)
gustukoak ditut (6); gustukoak zituen (10); oso gustukoak (10)
gustukoen duen (8)
[5] benetan gustura (5); bere gustura (6); egindako lanarekin gustura (12); emaitzarekin gustura (7); erabat gustura (6); ez dago gustura (13); ez daude gustura (15); gustura agertu (53); gustura amaitu (6); gustura ari (59); gustura ari naiz (20); gustura aritu (46); gustura aritu naiz (12); gustura aritzen (13); gustura asko (29); gustura atera (9); gustura azaldu (16); gustura azaldu zen (10); gustura baino gusturago (6); gustura bizi (13); gustura da (9); gustura dabil (6); gustura dago (78); gustura daude (42); gustura dira (9); gustura edango (7); gustura egin (16); gustura egingo (27); gustura egiten (20); gustura egon (56); gustura egongo (18); gustura egotea (8); gustura egoteko (13); gustura egoten (35); gustura eman (5); gustura emango (17); gustura ematen (6); gustura entzungo (10); gustura entzuten (8); gustura esango (6); gustura gelditu (54); gustura gelditu ziren (14); gustura gelditzen (5); gustura geratu (61); gustura geratu ziren (7); gustura geratuko (10); gustura geratzen (5); gustura hartu (41); gustura hartu zuen (10); gustura hartuko (32); gustura hartuko nuke (10); gustura hartzen (9); gustura ibili (24); gustura ibili naiz (6); gustura ibiltzen (6); gustura ikusi (6); gustura ikusiko (19); gustura ikusiko nuke (8); gustura ikusten (11); gustura irakurri (7); gustura irakurtzen (9); gustura itzuli (5); gustura jakingo (8); gustura jan (5); gustura jango (8); gustura jardun (11); gustura jarraituko (6); gustura jaso (5); gustura jaten (8); gustura joan (6); gustura joango (13); gustura joaten (7); gustura jokatu (5); gustura jokatzen (10); gustura nabil (9); gustura nago (136); gustura sentitu (14); gustura sentitzen (33); gustura utzi (6); gustura zegoen (37); gustura zen (10); gustura zeuden (7); gustura ziren (6); izugarri gustura (5); lanarekin gustura (20); lasai eta gustura (7); ni gustura (23); ni oso gustura (5); oso gustura (320); oso gustura agertu (5); oso gustura ari (11); oso gustura aritu (9); oso gustura dago (15); oso gustura daude (10); oso gustura egon (12); oso gustura gelditu (15); oso gustura geratu (11); oso gustura ibili (9); oso gustura sentitu (5)
ezin gusturago (13); gero eta gusturago (11); gustura baino gusturago (6); gusturago sentitzen (10); orduan eta gusturago (6)
nire gusturako (20)
aintzin gostu (3); arras gostuan (3); biziki gostu (4); biziki gostu onean (3); denen gostua (6); denen gostua egiten (3); eta gostu (4); gostu bat (8); gostu eta (3); gostu guzientzat (4); gostu kiretsa (3); gostu ona (3); gostu onean (3); gostua egin (5); gostua egiten (3); gostuan bizi (5); gostuan ibiltzeko (3); gostuaren astea (8); jendea gostuan (3); laneko gostua (3); ororen gostua (4); zaude gostuan (5)
ainitzen gostuko (48); ainitzen gostuko segurik (4); arras gostukoa (7); arras gostura (6); askoren gostuko (12); batere gostukoak (6); batzuen gostuko (26); bere gostuko (15); bere gostuko segurik (3); bere gostukoa (4); bere gosturat (12); bere gostuz (4); beren gostuko (10); beren gostuko segurik (3); beren gostura (3); beren gosturat (3); da denen gostukoa (4); denen gostuko (3); denen gostukoa (21); denen gostukoa egin (3); ene gostuko (4); ere denen gostukoa (5); eta gostuz (4); ez hain gostukoa (3); frangoren gostuko (6); gostuko ez (7); gostuko haatik (5); gostuko hori (3); gostuko segurik (17); gostuko segurik aski (3); gostukoa egin (4); gostukoa ez (3); gostura egon (4); gosturik hoberenean (4); gure gostuko (14); gure gostuko segurik (5); hain gostukoa (6); haren gostuko (3); hori gostukoa (3); nere gostuko (3); polizaren gostuko (6)