Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
darwinista izond Ch. Darwinena, Ch. Darwini dagokiona. ik darwindar.
Nolabaiteko mito darwinista naturala ere eratu da honen guztiaren inguruan, Alain Minc saiogile frantsesaren hitzetan ederki asko jasotzen dena: "Kapitalismoak ezin dezake porrot egin, gizartearen egoera naturala da". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.
George Bushek ideologia «marxista-darwinista» berri bat sortu duela esan du; eta pentsamolde horrek ekonomiaren nagusitasuna eta indartsuenak bakarrik irautea bultzatzen duela adierazi. Berria - Kultura 2004-09-14