Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
darwindar 1 izond Ch. Darwinena, Ch. Darwini dagokiona. ik darwinista.
Eta berdin gertatzen zen teoria darwindarrarekin, eboluzioaren hautespen-teoriarekin, hura ere ukatzen baitzuen Lyssenkok. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
2 Ch. Darwinen teoriaren aldekoa.
Gau batez etxera itzultzean, Jeneralak ustekabea eta mina hartu zuen Adan (horrela baitzuen animaliak izena, jenerala Darwindarra izaki) bere zain eserita aurkitu baitzuen, bere uniformeko jakarik ederrena soinean zuela, galoi eta guzti. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 161. orr.