Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik indar egiten nuen, jiraka, daratuluaz egurra zulatzen ari banintz bezala. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.
Daratulu batekin erraz egiten da hatz-erdiko zuloa, eta hazbetekoa eta hatz eta erdikoa ere bai. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.
Aizkorakada bat eman, eta sudurra egin du; beste aizkorakada bat, eta horra ezpainak; daratulu handi batez egin ditu begiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.
Ideia finko hura, bada, [...] bakardade guztizko hartan handituz eta handituz, daratulu baten gisan ari zitzaion barneratzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.
Dursley jauna Grunnings izeneko enpresa bateko zuzendaria zen: daratuluak egiten zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 7. orr.
Iltzeak ez badira, daratuluak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 219. orr.
Hirirantz zihoan bitartean, egun hartan lortzea espero zuen daratulu-eskabide handian bakarrik pentsatu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.