Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ginbalet iz daratulu txikia, zurginaren lanabesetako bat. ik laztabin.
Daratulu txiki bat, ginbaleta, erosi nahian. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 67. orr.
Azken ukituak emateko nekerik hartu gabe, karrakarik, ginbaletik edo bestelako lanabes finik erabili gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.
Kortako ganaduari adarrean ginbeletaz zuloa egin eta han sartzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.
2 irud
Nire ginbalet-buztana atrofiatzen ari zen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 96. orr.
Irteten sentitu nuen nire ginbalet-buztana. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 117. orr.