Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskuari esku, han bildutako jendea dantza-korda bat osatzen hasi zen pixkana-pixkana, Ifarkoia hoteleko areto nagusia dantzaleku bihurturik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.
Tokatan biniloa jarrita, aspaldiko abesti zaharrak entzuten zituen bitartean sukaldea dantzaleku bihurtzen zuen emakumeak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 55. orr.
Dantzaleku arrunt batean bukatu nuen, harrapakari arrunten modura zebiltzan turista arruntez betea zegoena. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 198. orr.
Dantzaleku bateko komunetara eraman ninduen, eta eskuan jarri zidan bidaiarako dirua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 20. orr.
Salon-Teatro eta Salon Cruceta dantzalekuak zeuzkan 1907 urtean, eta 50 dantzaldi eman zituzten bien artean. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 33. orr.
Biok hiriguneko jatetxe batera joan ginen afaltzera, eta gero Sunset Boulevardeko dantzaleku batera. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 72. orr.
Gehienetan, asteburuak Donibaneko "Sunset" dantzalekuan iragaiten nituen, 'Malibu orange' edanez, ingeles ala suediar kanpotiarrekin ligatzeko itxaropenaz beterik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 149. orr.
Zuek betetzen dituzuen dantzalekuetako disc-jockeyak bakailao musika jarri beharra dauka. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 99. orr.
Dantzalekuetako argi sikodelikoak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 351. orr.
Borroka dantzalekuaren barruan hasi zen, ixteko orduan, baina kanpoan jarraitu zuen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 125. orr.
Bartzelonako gayen dantzalekuetan bikote heterosexualak direla gaur egun nagusi. Berria - Euskal Herria 2004-11-23
Pasaiako kaleak eta hormak afixaz beteta zeuden, Hernaniko Young Play dantzalekuan jokatzekoa zen boxeo lehia iragarriz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.
Bonba-autoa zartarazi du ETAk Urdazubiko dantzaleku batean. Berria - Euskal Herria 2006-02-15
54 Bide-jatetxea: "roadhouse" hitza errepide ertzean dagoen jatetxe-dantzalekua izendatzeko erabiltzen da. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.
bordatxo dantzalekuan (5); bordatxo dantzalekuaren (3); congreso dantzalekuko (4); dantzaleku batean (3); dantzaleku bateko (4); dantzaleku batera (6); dantzalekuaren alboan (3); dantzalekuaren aurka (7); dantzalekuaren aurkako (3); dantzalekuaren jabea (4); dantzalekuetara joan (3); doneztebeko bordatxo dantzalekuan (3); eta dantzaleku (3); eta dantzalekuetan (5); nuba dantzalekuan (3); nuba dantzalekuaren (11); nuba dantzalekuaren aurka (5); nuba dantzalekuaren jabea (3)