Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autoan sartu eta osteguna zenez, Young Play dantzatokirantz joatea erabaki zuen, oraindik zerbait egongo zelakoan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 156. orr.
Kontzertu guztiak 22: 00etan izango dira, Luyber dantzatokian. Berria - Kultura 2004-01-02
Zaharrenak, musean ari ziren, gazteak aldiz, edan eta edan, erdi-mozkortzen, dantzatokira joan aurretik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.
Dantzatokiko bar ondoan luzaz edarien zain egonik, adiskideengana nindoala, zinez uste gabetarik, gure begiek elkar jo zuten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.
Dantzatoki bateko parkinean dago eta argazkian agertzen ez den norbaitekin ari da hizketan, boxeolari baten afixen ondoan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.