Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazkaltzeko tenorea zen, eta bidaztiak deitu zituzten, kanpaiari danga batzuk joz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.
Lauretako agerraldirako prestatzen ari zen; baina Elgetako kanpandorreko lau dangak ez zituen jo, edo bonbardaketa beranduegi iragartzen zuen kanpai hotsak estali zituen. Oroitzen zen egun hartan [...] norbaitek bere ondoan "kanpaiak isilduko balira, behintzat" esan zuela; izan ere, bonben leherketa bera estali nahi zutela baitzirudien, hain zen zitala haien danga. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.
Gaurko duda sakonen araberako danga saminek hautzaroko fedearen goxoa oroitarazi didate, kontrastez, orduko ezkilen boz xoragarriak niregana ezin arribatuz ari zirela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 20. orr.
Galderak danga egin zidan buru barnean: noiz jakin zuen ni ninduela parean, gezia jaurti aitzin ala jaurti ondoan? Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.
Charlie artean kanpai joka eta iufika aditu nezakeen behean, danga eta danga artean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 87. orr.
Ezkilak danga danga azkar joiten zituen, luzaz, galernaren lanjerra urrundu arte. Herria 2001-01-11
Danga-hots burrunbatsu hark ikaraturik, Big Joek larrituta zirudien bat-batean, eta belarrietan esku-zartaka ari zen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.
· -Fortuna gurekin dugu! -egin zuen oihu agureak, kanpai-dangak arreta osoz kontatzen egon eta gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.