Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Charlie brinkoka eta herrenka sartu zen elizara, eta handik gutxira, kanpai handiaren tenore-eiteko dangadek oihartzun egin zuten herrixka osoan zehar. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.
Kanpai baten dangada entzun zuen bihotzean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 60. orr.
Ohi ez bezalako trafikoz bor-bor zegoen kalea, automobilzaleen tutu eta tranbia-gidari presatien dangada hots batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.
· Erromeria hasi eta ilunabarrean, ametsezkila deitzen zitzaion kanpai-dangadak jotzen zituztenean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.
Uste zuten ezkila dangadaren soinuak ohi zuena baino gehiago irauten bazuen auzoan norbaitek laster hil behar zuela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 68. orr.
Zizpuru luzea libratu zuen estreinako dangadaren ostean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 30. orr.
Mentxuren isiluneak dangada eskaintzaren aurreko gaira itzuli eragin zion solaskideari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 40. orr.