Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dagoeneko (4002 agerraldi, 227 liburu eta 1723 artikulutan; ETCn 43.895 agerraldi) 1 adlag hitz egiten den mementurako. ik jadanik; honezkero; ordurako; gaurgero. (aditza orainaldian)

-Dagoeneko ez da atzo; bihar ez da heldu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 36. orr.

Hirurak dira dagoeneko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

Dagoeneko asko aurreratu dugu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 76. orr.

-Dagoeneko denda itxi duzu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Dagoeneko ekin diot beste bati, Miss Prism.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 108. orr.

Dagoeneko jakina denez, Biarritzeko ikastaroak uztailaren 2etik 6ra bitartean egingo dira eta Iruñeakoak 16-27 bitartean.  Herria   2001-05-24

"Dagoeneko gogor erasan diola zirudik", egin zuen bere artean.     «Kuskue tanden», 2004 - 12. orr.

Baina dagoeneko jarri ez badiote, malo; edo bueno, Rokeri hala gustatzen bazaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 195. orr.

Etxeko gazteena Kaxilda zen, dagoeneko esan ez badut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Ene maiteok, dagoeneko Jainkoaren seme-alaba gara, baina oraindik ez da agertu izango garena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 30. orr.

Gainera, ez dira umeak dagoeneko.  Elizen arteko biblia   1 J 3,2

Horra hor Frantzisko dagoeneko biluzik, etsai biluziarekin borrokatzeko prest.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

Ezkonduta dago dagoeneko!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 261. orr.

Ez al da dagoeneko beranduegi klima aldaketa gelditzeko?  Berria - Harian   2005-02-16

Esan beharreko gehienak dagoeneko esanda daudela uste dut, izan ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.

Ohartu gabe kasik, baina dagoeneko 4 garren Sagarno Eguna ospatzera goaz Hendaian.  Herria   2001-06-14

Zazpi egun dagoeneko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 29. orr.

Zure ama hil zen, eta ez dut nire burua osabatzat ikusten dagoeneko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 30. orr.

-Dagoeneko jan dut -esan zion Harryk-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 77. orr.

Dagoeneko ontsa konprenitu dut nire erantzuna hari emateko hark zer nahi zuen nik egitea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 221. orr.

Baina, dagoeneko amaitu al da zuen artekoa?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 92. orr.

Aita konturatuta dago dagoeneko ez naizela lehengo betikoa, baina ezin diot ezer kontatu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 191. orr.

Ez dio axola, dagoeneko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 226. orr.

Berorrek hotela salduko digu guk dagoeneko erabakita daukagun prezioan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

Deabruen eskuetan ote nago dagoeneko?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.

Jaiki, anaia, eta esan Frantzisko anaiari, bete direla dagoeneko hemezortzi urte, munduari uko egin eta Kristori itsatsi zitzaionetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 251. orr.

Berak jarriarazia du dagoeneko hesia, eta zatiketa egiteko falta den hesorma ipintzeko eskatzen digu guri orain.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 60. orr.

Zeren gertakarion jabe izan ziren gizaldi haiek dagoeneko irentsiak baititu iragan itzulgaitzak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 57. orr.

Filologiari dagokionez, gauza bat guztiz erabakia dugu dagoeneko: linguistikaz arras bestelakoa da filologia, bi zientzien arteko ukipenguneak eta elkarri egiten dizkioten zerbitzuak gorabehera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Zure zaldiak, zure jendea alde egina da dagoeneko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 295. orr.

Dagoeneko elkarrizketatua nauzu besteekin, ez dakit esan dizuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 241. orr.

Pura antzokitik irtena izango da dagoeneko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Norbait bahitzen duenak, nahiz dagoeneko saldua izan, nahiz oraino berekin izan, heriotza-zigorra izango du.  Elizen arteko biblia   Ir 21,16

Haren hutsunea sumatzen dut dagoeneko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 35. orr.

Mundu dagoeneko urrun hartan eginiko ezaguerez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Orain, erretiratua dagoeneko, gorputzeko zauriei begira zaude.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.

2 (aditza lehenaldian) ik ordurako.

Dagoeneko ez zuen hartarako adinik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Dagoeneko hainbat bider miatu genituen bazterrak arakatzen ari ginen ostera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 81. orr.

Jonkien babesleku izandako komun apurtuak, dagoeneko geratzen ziren jonki apurrek ere leku erosoagoen mesedetan abandonatuak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Dagoeneko ez zidaten askorik axola auzokoen esamesa eta begirada zelatariek.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 137. orr.

Dagoeneko zaharra zen lekaime batek ezagutu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

Dagoeneko, ez zegoen atzera egiterik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Haren ondoan nintzen dagoeneko, eta heldurik neuzkan haren esku, keinu guztiz hunkigarri batez bilduak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 147. orr.

Haren zakilak tinkotasun nabarmena zuen dagoeneko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.

Sukaldea dagoeneko itxia zegoela, baina, nahi izanez gero, ogitarteko bana urdaiazpiko gordinik ateratzen ahal zigutela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Nahiz hilabete batzuk lehenago Kruschovek Stalinen erailketak eta sarraskiak salatuak zituen dagoeneko XX.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Ekainaren 12an, ostiralean, goizeko seietarako esnatuta nengoen dagoeneko, eta ulertzekoa da, urtebetetzea nuen-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus