Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

chef iz jatetxe bateko sukaldarien burua; maila bikaineko sukaldaria. ik sukaldariburu.

Chef hoberenak ados daude legatza saltsa berdean munduko jakirik hoberenetakoa dela esateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Old Manett inguruko baso batean aurkitutako anbar puxketa, barruan erle bat harrapatua zeukana; Winnipegeko Jolinshua cheff indiarraren alabak eskaini zion begirada.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

Orain nire sukaldaria da... lehen mailako chef bat, cordon bleu, e?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 514. orr.

Alderdi gastronomikotik, olio ederra baliatzeak entsalada "zaporedun"ari eransten dion ahogozagarria esker on-onekoa da; hazi-olioek, orokorki, ez dute jakia grazia bereziegiaz janzten (chef batzuek diotenez, horixe du hazi-olioak grazia bakarra).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus