Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Epailearekin biltzeko Amaiak imajinatutako gelatxoa atzean utzi, eta zerbitzariak jatetxeko mahai hoberenetako bat seinalatu zion sukaldariburuaren liburutegiaren ondoan. ETC-literatura, saiakera Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013
Hala, egia bilakatuko da euskal sukaldariaren aspaldiko ametsa, zeinak ibilbide luzea egin baitu asiar erraldoian: besteak beste, Garçon Chinoise-ko -hango espainiar jatetxerik ospetsueneko- sukaldariburu izan da, eta ostalaritzako enpresari ere aritu da azkenaldian. ETC-prentsa Berria, 2008-08-07
Sirena kanturik ez du behar euskal gizarteak, eta iragarpenek mamia dutela pentsa dezagun, sukalde-laguntzaileek sukaldariburuen errezetak eta amarruen berri ez badute ere. ETC-prentsa Berria, 2009-07-02
Sukaldariburu edo ostalaritza munduko enpresari izan daitezke, baina industrian ere ari daitezke. ETC-prentsa Berria, 2011-01-30
Egonaldi osoko hamar egunetan, 24 neska-mutilek gastronomiaren sekretuak ikasiko dituzte; horretarako, Aitzol Zugazti Basque Culinary Centerreko irakasle eta sukaldariburua izango dute lagun. ETC-prentsa Berria, 2012-05-30
Iaztik, Londresko jatetxeko sukaldariburua da, eta Michelineko hiru izarren jabe da. ETC-prentsa Berria, 2013-10-08
Esan izan duzu emakumeek "sukaldariburu" titulua jasotzea nekezagoa dela beste herrialdeetan Venezuelan baino, sukaldea femeninoagoa delako han. ETC-prentsa Berria, 2016-09-09
Herrialde gonbidatuetako sukaldariburu ezagunenek tokian tokiko produktuak eta teknika propioak ezagutarazi eta jasotako eraginen berri emango dute Kursaal jauregiko auditoriumean egingo diren Alta hitzaldietan. ETC-prentsa Berria, 2016-10-01
Sukaldariburua naiz, baina nire eskuek jan usaina dute. ETC-prentsa Berria, 2018-01-20
Gaztetan Londresera joan zen, ingelesa ikastera, eta platerak garbitzen hastetik jatetxe italiar bateko sukaldariburu izatera igaro zen. ETC-prentsa Berria, 2018-04-28
Baina badira emakumeak puntako gastronomian: sukaldariburuak, sommelierrak, jatetxeen jabeak eta beste. ETC-prentsa Berria, 2018-12-01
Azkenik, xedea dut jatetxea betetzea, sukaldariburu izateaz gain enpresaburu izateak ere dakartzan arazoei aurre egiteko. ETC-prentsa Berria, 2019-02-02
"Azurmendi" Larrabetzun dagoen jatetxea da, 3 Michelin izar dituena. Bertoko sukaldariburua Eneko Atxa da. ETC-entziklopedia Azurmendi (jatetxea) , Wikipedia
Gaur egun bera da jatetxe honetako sukaldariburua eta Jose Maria eta Eusebio Arbelaitz anaiak izaten ditu laguntzaile. ETC-entziklopedia Hilario Arbelaitz, Wikipedia
"Sukaldarien errege eta erregeen sukaldari" bezala ezaguna izan zen, eta sukaldariburu izena hartzen lehenengoa izan zen. ETC-entziklopedia Marie-Antoine Carême, Wikipedia
Horrekin sukaldariburuak haren ustez plater onena prestatuko du. ETC-entziklopedia Omakase, Wikipedia