Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilboko albokariarekin batera, beste lau musikari: Iñaki Plaza, Unai Frantsesena, Ion Garmendia (diskoan parte hartu dute hirurek) eta Belen Fernandez celloan. Berria - Kultura 2004-09-03
Musikalki ustekabe interesgarriak ekarri dizkigu Koteronek: celloaren, zarrabetearen eta albokaren elkarketa naturala, alde batetik; bestaldetik, perkusioen pisu nabarmena (Oskorrik zabaldu zuen bide hori). Berria - Kultura 2004-09-03
Asto baten arrantza gauean: cello batekin egindako lehen saioa, Sabethen irudiko, eta nik berriz: balazta gaizki koipeztatu bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.
Agertokian suminduraz hara eta hona ibili ordez, Teresa eserita dago orain, aintziren gainetik infernuaren ateetarantz begira, bere hegaldi lirikoetan laguntzen dion mandolina besoen artean kulunkatzen duela; bitartean, hirukote sotil batek (celloa, txirula eta fagota), galtza bonbatxotan, pausaldien arteko tarteak betetzen ditu edo iruzkin neurritsuak egiten ahapaldien artean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.