Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain, beste aldera ari naiz aldatzen, oso musika-laguntza urriarekin: arrabita, txeloa, oboea edo beharbada fagota. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 84. orr.
Ekitaldi honetan hiru musikarik hartu zuten parte: arestian aipatutako Pello Ramirezek txeloarekin eta akordeioiarekin, Karlos Gimenezek pianoarekin eta Olatz Zugaztik harparekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 184. orr.
Soka grabeak (kontrabaxu eta txeloak) apartak eta metal taldea indartsua. Berria - Kultura 2004-01-24
Elgarren txelo kontzertua nobleziaz beteriko lana da, oso britainiarra (victoriarra). Berria - Kultura 2004-12-01
Txelo zortzikoterako eta sopranorako obra da. Berria - Kultura 2004-10-05
Patricia Franco eta Maitane dantzariak, DJ Mau, Venas eta Charles gitarristak, Maike Kruse txelo jotzaile eta dantzaria eta Asier Sarasola idazlea. Berria - Kultura 2004-08-20
Ondoren, Clamores y secuencias izango da, Asier Polo txelo jotzailearen parte-hartzearekin. Berria - Kultura 2004-10-27
Pieter Wispelwey txelo jotzaile holandarra musika klasikoan aski interprete ezaguna da. Berria - Kultura 2004-07-23
Aita musikari ingeles bat zuen, ozeanoak gurutzatzen zituzten ontzietan txelo-jole aritzen zena eta lehorra noizbehinka besterik ukitzen ez zuena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.
Akordeoi, txelo eta piano joile hoberenetarik da Euskal Herrian. Herria 2005-03-24
txelo jotzaile (3)