Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Betun apur bat botaren puntan eta alboetan eta trapu batez igurtziko du, momentu batez sikatzen utzi eta eskuila higatuaz distiratsu utziko dizu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 212. orr.
Betuna eta zepillua erosi eta trenetan jendearen oinetakoak garbitzen hasi zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 143. orr.
Bere zapatak betunez garbitu eta hozkailuan sartu zituen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 109. orr.
-Bere amarekin akordatu da: betunaren hodiari nola sakatzen zion, zapatentzako krema horizontalki hedatuz zapataren gainean, hura trapuarekin zabaltzen hasi aurretik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 147. orr.
Maleta horma ondoan utzi eta ohean eseri denean bere zapatei begira gelditu da, betun beltzak estali ezin dituen zimurdurei, hain zuzen ere. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 112. orr.
Gu hartan ari ginelarik, Klausek Dabiden izar handi bat margotu zuen betun marroiaz, eta, azpian, Juduak akabatu! idatzi zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
Babilonian aintzira bat dago izugarri handia, Asfalto aintzira deitzen dena, eta betun likidoa duena ur gainean; betun hori eta adreilu errea erabiliz murru bat egin zuen Semiramisek Babiloniaren inguru guztian. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.
Ez al dakusu sufrea lur berean sortzen eta usain zantarreko betuna ere bertan gogortzen dela? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.
Sufrea edo alunbrea edo betuna dagoen lekuetan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3710. orr.
Eskualde menditsu horren azpian lur beroak eta iturri ugari aurkitzen dira; eta horrelakorik ez litzateke sortuko barru-barruan ez balira su handi gartsuak izango, sufrez edo alunbrez edo betunez egindakoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.
Betuna duten urak edaten direnean, barrua garbitzen dute, gorputzaren barruko gaitzak sendatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.
Gauza horiek ez dira harritzekoak, inguru hartan ugariak baitira betun gogorra ateratzeko harrobiak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.
Gero betun perrail bat ekarrarazi zuen eta, hartaz belzturik bere aurpegia, imita zezatela agindu zien. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.