Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Feitl larru lantegi baten erdiaren jabe zen; sardinzarrak, alkaterna eta eltzeak saltzen ziren denda batean inbestitua zuen Peshek dotea, eta nekazariz gainezka egoten zen beti denda. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 193. orr.
Ugazabaren eta morroiaren artean gaindegia konpondu zuten, teilak alkaternaz margotu zituzten, irazgaitz egiteko inondik ere, eta harmaila batzuk jarri zituzten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.
XIX. mendean erabiltzen ziren alkaternaz egindako pigmentu beltzen kasu ikusgarria. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.
Oso itsusia zegoen kopetan behera zetorkion ileordearekin, larruzko kapa izugarri handia jantzita, eta gogotik garbituagatik ere ezabatzen ez ziren alkaterna arrastoak ageri zituela eskuetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.