Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neska ilehori bat, apur bat betokerra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 127. orr.
Voltairek "geometra betokerra" deitu zion Euler-i. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.
-Joey morroi jatorra da -esan zion besamotz batek bere aldameneko gizon betoker hanka artifizialdunari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 388. orr.
Itsuen artean betokerra zaldun. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 116. orr.
Okertu egin zitzaion ezkerreko begia barru aldera, betoker itxura hartu zuen eta bikoitz ikusten hasi. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.
Nork egiten du gizakia mutu edo gor, itsu edo betoker, nik, Jaun honek, ez bada? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 152. orr.
Etorri denetik aste bi igaro ez direlarik, bekaizkeriaren bekaizkeriaz edonor betoker uzteko moduko pribilegioak ditu eskuraturik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.
Berehala, oheari heldu eta altxatzen saiatu zen, betoker, marmarka esanez: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 152. orr.
Beste bat gustu txarrekoa zela; hirugarren bat gero eta betokerrago zegoela gizonei begiratzearen begiratzeaz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.