Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru urte iraunen du betetze horrek, 586 metrako mailerat heltzeko. Herria 2004-01-29
Eguraldiaren gorabeherak, ilargiarenak bezalaxe, berritze, goratze, betetze, beheratze ilargiaren ohiko hazte-estutze horiek denak ageri dira emakumearen oinpekoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.
Nire liburuan Judutasunaren gainditze bat hautematen zuen, norberaren etsaiak maitatzeko agindu kristauaren betetze bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 291. orr.
Legea betetze hutsa ere opari handi bat da armadarentzat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 108. orr.
Hala, «guk geure buruari exijitzen diogun Konstituzio ordenaren betetze arduratsua» eskatu zien ministroak «nazionalismoei». Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Arrazoimen hutsa bere erabilera dogmatikoan (ez matematikoan) ez da bere lege gorenen betetze zehatzenaz hain kontziente. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.
Jaiotza hau Isabelen bidez beteko da, honen izenak "betetze jainkozkoa" esan nahi baitu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.
Malthusen igurikapenen betetze postumoa iragartzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.
Urtegiaren kontrakoek salatu zuten betetze lanak hasi zirela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.
Orduan onartuko dira Planak proposatutako neurriak eta sortuko diren erakundeak [...] eta betetze egutegia zehaztuko da. Berria - Kultura 2004-05-21
Itoizko urtegiaren betetze prozesuak aintzina jarraitzen du. Herria 2004-01-29
Nafarroako Ubidearen lehenengo tartearen betetze lanak hasi dituzte Agoitzen, probak egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Noiz amaituko dira betetze probak? Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 22. orr.
Unibertsitateek helburu jakin eta mugatu batzuk erdiestea da kontratu hauen helburua, eta finantzazioaren zati bat helburu horien betetze mailaren araberakoa da. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 92. orr.
Behatokiko zuzendariak azaldu du Eurokartaren betetze maila aztertzen duen txostena aurkeztuko duela Europako Kontseiluan. Berria - Euskal Herria 2004-01-23
· Ander Bergarak zehaztu zuenez, zigorrak lege ez betetze nabarmenetarako bakarrik jasotzen ditu Berdintasunerako Legeak. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
7'30 tan zintzur bustitze eta tripa betetze, ELEKTROTUNA taldearekin. Herria 2004-05-06
Zure osabak arrazoin zuen, eta lezione ona eman dit: hutsa enea izan da, kortesiaren arauen ez betetzeagatik, eta nihaurk ordaindu beharko dut neure hutsa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 273. orr.
"Agintari orori Konstituzioaren 109. artikuluak ezartzen dion betebeharraren ez betetze agerikoa da, demokraziaren hurbileko historian inolako aurrekaririk ez duen ez betetzea", adierazi zuten gutxiengoan dauden kideek. Berria - Euskal Herria 2006-03-08
"Guk ez dugu lege baten ez betetzea ospatuko" esan zuen, eta datorren legegintzaldian Estatutu berria ospatzea espero duela gaineratu. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
Gerra zibilaren amaieran, euskal gudari nahiz agintariak salbu utzi ahal izateko soldadu italiarrek Juan Ajuriagerrarekin itundutakoaren ez betetzeari buruzko aipu gisa. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
betetze aldera (12); betetze horren karietarat (3); betetze lanak (8); betetze lanak hasi (3); betetze lanek (3); betetze lanen (4); betetze maila (5); betetze probak (3); eurokartaren betetze maila (3); urte betetze (19); urte betetze hori (4); urte betetze horren (5); urtegiaren betetze (3)