Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Betaurrekoak jantzi, eta margolana aztertzeko itxurak egin zituen don Ottaviok. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 454. orr.
Haritz betaurrekoak jarri eta kendu ari zen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 229. orr.
-Noiz hasi zinen betaurrekoak janzten? -galdetu nion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.
Betaurrekoak kendu eta begiak igurtzi ditu: North Cape One, North Cape Two. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.
Harryk betaurrekoak kendu eta patrikan gorde zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 58. orr.
Betaurrekoak erantzi eta begi nekatuak igurtzi nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Jantziak eta betaurrekoak erantzi eta ohera sartu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 174. orr.
Betaurrekoak daramatza, beltzak, kareizkoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.
Nire betaurrekoen kristal zikinetatik, begiak apaltzen ikusi nuen, argi piztu berriaz gerizatu nahirik noski. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.
Eskaileretan beherakoan betaurrekoak oso gandutu zitzaizkion lurrunez eta kendu eta garbitu egin behar izan zituen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 98. orr.
Euriak betaurrekoak zipriztintzen zizkion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.
Orduan konturatu zen betaurrekoek begiak lausotzen zizkiotela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.
Kolore deigarri bakarra bere betaurrekoen euskarriaren arrosa zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.
Betaurreko handi armazoi lodikoak zeramatzalako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.
Montura transparenteko betaurrekoak erabiltzen zituen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 262. orr.
Sotana bera zinta gibelekotz aintzin erdi trebeska ezarria, bera gaizki orraztatua edo baterez, betaurrekoak (lunetak) lanbrotuak, gauaz lo guti egina edo halatsu orobat. Herria 2001-09-27
Begi inguruan betaurrekoen markak zituela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 91. orr.
Gizonak ere une batez betaurrekoen gainetik begiratu du, begiak kliskatuz eta izerditan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.
Betaurrekoen atzetik begiratzen duena. Berria - Kultura 2004-09-18
Betaurrekoak gordetzeko zorroaren atzean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 219. orr.
Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.
Nigan ezartzen zituen bere begi betaurrekoek handituak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.
Urrezko egitura betaurrekoetan, larruzko jaka dotorea darama gainean, eta berrogeita hamarren bat urte dauzka. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 164. orr.
Haren betaurreko beltzak ez ziren bitartekorik hoberena bekoz beko mintzatzeko tenorean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.
betaurreko berde ilunekin ibiltzen zen beti. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.
Betaurreko ilunak janzten nituen, film batean ikusia nuen gizonak bezala. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 181. orr.
Betaurreko biribilak erabiltzen zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.
Beltzarana eta betaurreko moderno biribilekikoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 63. orr.
Haren begi sarkorrei betaurreko karratuek jartzen zioten markoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 76. orr.
Erabiltzen zituen betaurreko handiek -adarkizko euskarria zuten- begiak handitzen zizkioten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.
Tinko begiratu zidan bere betaurreko sendoen atzetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.
Poliesterrezko traje zimurtuak (marroiak gehienetan), betaurreko lodi oskolezko erzdunak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.
Haren begi arranpaloak, betaurreko distiratsuen atzean igerian. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 110. orr.
Betaurreko adimentsuak, labur esanda. Berria - Ekonomia 2004-06-12
Fenomenoa behatzeko betaurreko bereziak erabili behar dira. Berria - Gaiak 2006-03-28
Poltsikoak hustarazi zizkidaten komisaldegian sartu bezalaxe, erlojuarekin, betaurreko apurtuekin eta gerrikoarekin batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.
Bere betaurreko moda-modakoen gibeletik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.
Nire betaurreko lodi itsusi pastazkoak anaiaren ondoan zeutzan, lurrean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.
Betaurreko kristal-urdin haiek kendu eta bere begi urtsuez inguruko gauza eta pertsonei begiratzen zienean, ia Lajos ere baino zaharragoa zirudien. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.
Betaurreko beti lodi baina ez bertzorduz bezain handien diseinu garestiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.
Eguzkitako betaurrekoak kopetara altxatu eta inguru guztia eskuaretu zuen begiradaz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.
Eguzkitako betaurreko ispiludunak. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.
Kuba Eptner gaztea, eguzkitako betaurrekoak jantzita, errepidea gurutzatzen ari Modowa kalean. Berria - Mundua 2004-04-25
Kareizko betaurrekoek dir-dir egiten zioten Egiptoko eguzkipean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 14. orr.
Pastazko betaurreko lodiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.
Betaurreko saltzailea. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 156. orr.
Betaurreko pare fina atera, eta erne baino erneago begiratu zion agureak Ruche jaunari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.
Giza irudi tiki betaurreko-lodi bat plastikozko poltsa bat kulunkatzen ari zen gure begien parean Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.
Eguzki-betaurrekoen gibeletik, azterrean sumatu nituen haren begiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.
Amama sofan jesarrarazi dugu berehala, lupa-betaurreko lodi eta guzti ez baitu ia ezer ikusten, eta entzun ere antzera egiten du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.
Pilotu bat ikusi ahal izan genuen, itsaspekari-betaurreko eta guzti, kabinatik burua atera eta guri goitik behera begira. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.
bere betaurreko (17); betaurreko batzuk (7); betaurreko beltz (9); betaurreko beltzak (23); betaurreko beltzak jantzirik (3); betaurreko beltzak jantzita (4); betaurreko beltzekin (13); betaurreko beltzen (12); betaurreko berde (5); betaurreko biribil (3); betaurreko biribilak (8); betaurreko borobil (3); betaurreko borobilak (4); betaurreko eta guzti (3); betaurreko haiek (5); betaurreko handi (3); betaurreko horiekin (4); betaurreko ilun (3); betaurreko ilunak (12); betaurreko ilunak kendu (3); betaurreko ilunen (5); betaurreko lodi (10); betaurreko lodiak (8); betaurreko pare bat (5); betaurreko txiki (3); eguzkitako betaurreko (6); haren betaurreko (5); nire betaurreko (4)
betaurrekoak atera zituen (3); betaurrekoak behar (3); betaurrekoak erabiltzen (4); betaurrekoak erantzi (11); betaurrekoak erantzirik (3); betaurrekoak ere (11); betaurrekoak eta (15); betaurrekoak garbitu (6); betaurrekoak garbitu zituen (3); betaurrekoak garbitzen zituen (3); betaurrekoak ipini (4); betaurrekoak jantzi (13); betaurrekoak jantzita (5); betaurrekoak jarri (3); betaurrekoak kendu (25); betaurrekoak kendu zituen (3); betaurrekoak kentzen (3); betaurrekoak sudur gainean (3); betaurrekoak sudurreratu (3); betaurrekoak zeramatzan (3); betaurrekoak zituen (10); eguzki betaurrekoak (8); eguzkitako betaurrekoak (20); pastazko betaurrekoak (7)
bere betaurrekoekin (3); eta betaurrekoekin (3)
bere betaurrekoen (5); betaurrekoen atzean (15); betaurrekoen atzetik (4); betaurrekoen gainetik (11); betaurrekoen gainetik begiratu (5); betaurrekoen kristal (3); betaurrekoen ordez (4); eguzkitako betaurrekoen (3)