Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antiojo (orobat antioju g.er. eta antiaju g.er.) 1 iz betaurrekoa.

Lente koxkor eta biribiletako antiojoak zeramatzan gizon bat zegoen idazmahaiaren atzean, ile dirdaitsua atzerantz tinkatua zeukana Gabardina, antiojoak, kapelua kendu zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 86. orr.

Aita, kopeta zimurtu, antiojoak ondo bermatu eta poliki abiatu zen hala ere.  Berria - Kultura   2004-10-23

Kontu zailen bat buruan zebilkion orotan ohi zuen moduan, eskua kopetatik pasatu eta begiak xukatu lehenik eta antiojoen kristalak gero.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.

Antiojoen gainetik baina burua jaso gabe agurtu zuen iritsi berria.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.

Bi beharginei begira Patxi zaharra: hezur-giltza lokak, antiojoen atzean malkozko begiak, galtza argalak, zapatillak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 134. orr.

Nik aitari begiratzen nion ordea, berak antiojoen atzetik mahaian etengabe aztertzen zuen leku hari.  Berria - Kultura   2004-10-23

-Ezin dut sinetsi! -esan du ikusi nauenean, kristal sendoko antiojoen atzeko begiak asko irekiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 152. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Itxura ere pelikuletako apaiz fatxa baten karikaturazkoa baitzuen: antiojo beltzak, begi txiki eta okerrak ezkutatzen zizkiotenak, ile beltz koipetsua, gai likatsuren batekin atzerantz orraztua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.

Antiojo handiak zeuzkan eta han, bulegoaren erdian zutik kieto, sabaiko argiek distira egiten zuten haren buru soilduan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 37. orr.

Antiojo txiki, borobilen atzetik begiak gorriturik zeuzkan eta muki urak zintz egiteko eskuoihal baten tamainako zapia eraman zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.

Urre koloreko antiojo kaxkarrak sudurrean behera zituen labainduak Pedriño irakurtzeko antiojo beheratuak jantzita zegoen idazmahai atzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Kulunkaulkian haria biribiltzen zuen andreak, antioju borobil txikiak erantzi, ilaria alde batera utzi eta, ernegaturik, atea seinalatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.

Antiojo ilunak eta buru txuria, ilea xare-xare atzean bildua.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.

Une batez antiojo ilunak erantzi eta eskuaz igurtzi nituen begi lausotuak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 50. orr.

Haiek tabernara sartu zirenean, antiojo iluneko bikotearen aldera begiratu zuen ostera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 34. orr.

Jakako faltrikeran gorde zituen antiojo tolestuak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.

Euskarri beltzezko antiojo modaz paseak janzten zituen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

Hurbildu ahala, auto barruko irudiak, pertsonak, bere antiojo beltz parea, bere kapelua, bere gabardina eta bere egunkaria zituela ikusi nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 113. orr.

Itsas txakur aurpegia zeukan gizona ere gogoan dut: gizena zen, bibote beltz lodia zeukan eta urrezko armazoidun antiojoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 61. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Antiojo saltzailea datorrenean, har ezazu pare bat niretzat!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 157. orr.

-Ikusiko bazenu zelako jaiak antolatzen diren Irango hirietan ezkutuan! -esan dit, miope-antiojoen atzeko begiak asko-asko irekiz-.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antiojo beltzak (3); antiojo ilunak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus