Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Besoetako haurrei bularra eman behar dieten amei maska erabiltzea aholkatzen diete. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Etorkin bikote bat eta besoetako haurra atxilotu dituzte Hendaian. Berria - Euskal Herria 2004-09-08
Inor ez da salbatzen: agureak, haurrak, besoetako haurrak, haurdun dauden emakumeak, gaixoak, denak doaz, salbuespenik gabe, heriotzarantz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 80. orr.
Itxura batean, alarguna eta bost seme-alaba, txikiena oraindino besoetakoa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 44. orr.
Nik, Sirius Blackek, Harry Potterren aita pontekoak, honen bidez baimena ematen diot neure besoetako Harry Potterri asteburuetan Hogsmeadera joateko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 349. orr.
Ez zuela abarka pare hura besterik izandu bere bizi guzian, eta hura soldaduskatik etxerakoan, osaba Joakinek Irurtzungo ferian erosia; haren besoetakoa baitzen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.
Anita gure arrebak, ordea, nik baino hogei urte gehiago dauzka (haren besoetakoa naiz ni) eta orduko konturik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 19. orr.
Amaren anaia zen Naxario, eta Pio besoetakoa zuen gainera. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 114. orr.
Gaixo Beñat, ene iloba eta ene besoetakoa. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.
Badirudi gure Marie-Émilie lorazalea Marie-Émilie Etxauzeko andere aurenaren ganbera-neska izanik -eta agian etxekoandrearen besoetakoa, haren izena baitarama-, Urrustoi inguruko hizkeran egon beharko lukeela, baina ez da horrela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 138. orr.
Mundu anker hau ez zela niretzat iritzirik, nonbait, Arantzazuko fraideek hartu ninduten besoetako. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 14. orr.
Zapateroren besoetakoak diren komunikabideetan haizatu da zalantzaren hazia eta, itxura guztien arabera, sustraiak egitea lortu du. Berria - Euskal Herria 2006-05-04
Ez zen gu bizi garen herrian jaioa, baina hemen zituen ahaide gehienak, tartean bere iloba besoetakoa: nire emaztea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.
Lehengusu-lehengusinek aita besoetako bera izan zuten, eta bataio izen bera jarri zieten biei. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.
Gizonak begiratzen ziolarik, begiak eraiki zituen haurrak eta so egin zion aita besoetakoari irribarre herabeti batekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.
· irud/hed Aita besoetako espainiarra aukeratu genuen, levantetarra, futbolzale porrokatua eta miloi asko zuena... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 63. orr.
Monarkek, orduan, festa erraldoi bat antolatu zuten jaiotza ospatzeko eta herrialde osoko maitagarriei deitu zieten haurraren ama-besoetakoak izateko.Swing-en ama besoetakoentzat. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.
Hau poza nire esker gaiztoko haur besoetakoa topatzea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 144. orr.
· irud/hed Jose Miguel Etxabarri eta Eusebio Unzue dira Banestoko irakasleak, eta Mentxov bikote horren haur besoetakoa. Berria - Kirola 2004-04-11