Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ponte 1 iz bataiarria.

Senaren atezuak ur bedeinkatuaren pontean hatz-puntak sartzera eraman zuen Jose, aitaren egiteko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

Pedro Martinez de Oyanederra ponteko ur santuak hartzekoan para zioten izena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 128. orr.

Espainiako Alderdi Sozialistako Isidorori aspaldi itzuli zioten ponteko izena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Doroteo Arango deitzen zen ponte izenez, eta Pablo Neruda bezalaxe, hemendik joanak ziren amaren aldekoak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 82. orr.

Marcelino Soroa idazleak (1848-1902) Omar Celin izenez sinatu zituen [...] idazlan batzuk, eta erraz antzematen dira ezizen horren azpian ponte izenaren letrak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 110. orr.

· Greziako bataio-ponte zenbaitetan palindromo hau irakur omen daiteke: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 93. orr.

3 iz aita ponteko.

Nire ustekabea, Joxerramon Arrigainek esan zidanean konfirmandoek ospakizunean aitabitxi bana behar zutela, jadanik konfirmatua noski, eta bere pontekoa ni izatea nahi zuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 50. orr.

-Gure pontekoa, eta hi jaiotzearen kulpantea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.

Nire sinesmen-gabezia ezaguna bide zuenez, pontekotzat ni hartuta, modu sinboliko batean, bere buruarentzat bada ere, ekitaldi harekiko arbuio antzeko bat adierazi nahi zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.

4 aita ponteko ik aita.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita ponteko (5); ponteko izena (3)

aita pontekoa (5)

aita pontekoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus