Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inarrosaldiak erien puntatik besabururaino zafratu zidan besoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.
Bekokitik bularrera eta ezkerreko besaburutik eskuinekora. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.
Fusilek ematen duten kontra-kolpe zakarra dela-ta, besaburua oso minberatuta amaitu nituen ariketak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 244. orr.
Eskuineko besoa luzatuz, ukabilkada txiki bat ematen diozu besaburua baino beheraxeago. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.
Begiak zuri, besaburua eskuineko paretaren kontra zetorren Karmen eskaileretan behera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 76. orr.
Ez nintzen ausartu ez baietz ez ezetz esaten; besterik gabe, besaburuak altxatu nituen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.
Neskak besaburuak altxatu zituen, ezer erantzun gabe. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.
Pepponek besaburuak jaso zituen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 325. orr.
Harryk eta Georgek besaburuak kutxaren kontra bota eta azken bultzada harekin kutxa leihotik autoaren atzeko eserlekura igaro zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 29. orr.
Sokaren tormentua egin zioten hari ere, eta besaburuak bere lekuetatik atera arte eduki zuten esekita Beatriceren aurrean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 38. orr.
Gerritik helduta ageri ginen argazkian, bere burua nire besaburuan jarria. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 254. orr.
Besaburuan arin zauriturik, piztia segidan bihurtu da neskaren kontra. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.
Erdilariak luxazioa dauka besaburuan, eta hiru aste eman beharko ditu jokatu gabe. Berria - Kirola 2004-09-26
Besaburuan zuen lesioa ondo sendatu zaio, eta jokatzeko irrikan dago. Berria - Kirola 2004-10-24
Jiratu ahal izan baino lehen, Harryk esku bat sentitu zuen besaburuan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 39. orr.
Besaburuaren gainetik, Harryk Slytheringo taldea ikusten zuen, txistuka eta bere aldera keinuka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.
Melodia bat marmarrean abestuz, jaka askatu, besaburuen mugimenduez soinetik irristatzen utzi, eta mahuka batetik heldurik airean itzulikatu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.
Burua makurtu eta atzerantz biratu zuen, eta bere besaburutik soari jarraituz, zulo txiki bat begiztatu nuen, ukabil baten neurrikoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.
Marrak ditu iazkoak baino zentimetro bat estuagoak, besaburuak ditu ezberdinak, lepoaldean AC siglak (Athletic Club) eta bizkarrean Athletic Club hitzak idatzita. Berria - Kirola 2004-07-28
besaburuak altxatu (12); besaburuak altxatu zituen (6); besaburuan jarri (3); besaburuetatik heldu (3); nire besaburuan (3)