Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontua da, zirtoa eta bertsoa, itxuraz bata bestearen miniatura izanarren, ez direla jenero bera. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 87. orr.
Ideia nagusiak bururatzen du bertsoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 194. orr.
Txirritak hiru bertso bota zituen Pello Mari Otañoren heriotza hizpide hartuta. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.
Zortziko handian launa bertso bota behar zirela? Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 37. orr.
Napoleon-en bertsoak Borddel-ek eginak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 56. orr.
Gaia entzun eta lehenengo bertsoa kantatzen hasi bitarteko segundo gutxi horiek baino ez ditu bertsolariak horrelako makrodiskurtsoak antolatzeko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.
Amurizak aitari kantatutako bertsoetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 195. orr.
Xabi Paiak argi du bertsoa ezin dela guztiz itzuli. Berria - Kultura 2006-01-07
Bertsoa idazterakoan ere, balizko irakurle oso desberdinak jomugatzat hartuta idazten direlako gaur egun bertsoak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 57. orr.
Bertsoak jartzeko modukoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.
Pedro Mari Otañok ombuari jarritako bertsoak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 213. orr.
Bertsoa txartu egin dezake tropo eta irudien metatzeak, lan hori egoki egiten ez bada. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 210. orr.
Bertsoa bat-batean egin behar da, eta beti da erronka. Berria - Harian 2005-09-13
Bost puntutik gorako bertsoen konplexutasun estrategikoaren adibide ona da halaber bertso hau: [...]. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 173. orr.
Bertsoa puntua baino atal edo segmentu handiagotan zatikatu, segmentu bakoitzari funtzio erretoriko jakin bat egokituz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 193. orr.
Hautaturiko bukaerak baldintzatzen du bertsoaren atal inprobisatua, eta ez soil-soilik errima kontuetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.
Bertsoaren mikromunduan euskaraz bizi dira. Berria - Kultura 2004-02-28
Bat-bateko bertsoen dentsitate poetikoa guztiz mugatzen du bertsolariaren gaitasunak ez ezik entzulearen harrera-gaitasunak ere. Aurreko garai horietatik bertso solteak baino ez ditugu ezagutzen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.
Bertso bete-betea da. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 65. orr.
Juan Inazio Iztuetak, damua erakutsi ordez, bertso ezin lizunagoak eskaini dizkio Kontxexiri. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.
Ez al dugu antzeko zerbait egiten plaza batean gai bati erantzun, erantzuna hobetu zitekeela pentsatu, eta autoan etxerakoan bertso erdipurdiko hura hobetzen-hobetzen gatozenean? Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 180. orr.
Giro horretan ondo kantatutako bertso soil baten indarra izugarria da. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 25. orr.
Bereizi egin behar genituzke bertso-jarriak, bertso-paperak eta enkarguzko bertsoak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 58. orr.
Gogoan dut ze bertso-bukaera bota nuen: [...]. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 47. orr.
Bertso-neurrietan trebatuak ez daudelako. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 87. orr.
Pello Esnalek zerbait sumatu zuen bertso-doinuak "ar" eta "eme"-etan berezi zituenean. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.
Plaza eta sagardotegia baitziren ordu arteko bertso leku ohikoak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.
Aitaren kontrako jardun sutua da bertso-sorta guztia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.
Txe zizurkildarrak, idatziz behintzat bertsolaria denak, Aierberi jarritako bertso sorta kantatu du ahots dotorearekin. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.
Bertso-sail bien arteko beste lotura esanguratsu bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 102. orr.
Pepe Artolaren bertso bilduma argitaratu du Antonio Zabalak. Berria - Kultura 2006-04-05
Nire asmoa da epe luze batean dedikazio zentrala bertsolaritzari ematea, edo bertso jardunaren inguruko gauzei behintzat. Berria - Harian 2005-04-14
Taldearen partehartzea oraindik nabarmenagoa da otordu osteko saioetan, bertso-afari edo bertso-bazkarietan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.
Ederrak gaude gu, bertso afaritara joateko! Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 121. orr.
Bertso-eskola eta bertso-talde berriak sustatu dira. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 66. orr.
Esan liteke, beraz, XX. mendearen erdia arte ez dugula aztertzeko moduko bat-bateko bertso korpusik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 20. orr.
Kanturako jarrerak eta gaitasunak lantzea, bertso-kantaeraren bidez. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.
-Puntuka aritzea da bertso plazatan maiz egiten den beste ariketa bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.
Andoni Egañak 1982ko bertso txapelketaren azken saiotik hartutako adibide bat ematen digu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 162. orr.
Bertso ligak txapeldunik ez duenez, lau onenak Oinez Sarian lehiatzen dira. Berria - Kultura 2006-03-04
Ez naiz, parrandaren batean baizen, ez bertsozale ez bertso-jale amorratua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.
Bat-batean, hainbeste iseka eta ziri-bertso hain pazientzia handiz eraman izanaren arrazoi benetakoa ulertu nuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.
Honen aldean berdeak diren trikiti bertso asko kantatuko da aurrerantzean ezkontzetan-eta. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.
Biharamunean, Veronako gortearen aurkako irain-bertso batzuk igorri zizkion Dante "lonbardo"ari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.
Anekdota txiki asko, jota-bertso batzuk tarteka-marteka, kontaera da batik-bat interesantea. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.
Maiz ekartzen zuen gogora eta gero anaiei adierazten, Daviden salmoko bertso hura: Pozbide orori uko egin diot. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 587. orr.
Bertso hauek entzuten ditugunean, "Ager diezadatela musek zergatik neguko eguzkia hain goiz murgiltzen den itsasoan eta zergatik luzatzen diren udako gau nagiak" (Virgilius, Georg. II 480-481), bereiz goraipatzen ditugu bertsoaren harmonia eta pentsamenduaren edertasuna. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 79. orr.
Argi bizi betearekin batera, Claudio Rodríguezen "Argitasuna zerutik dator beti" bertsoa josi zait gogoan, eta, bat-batean, nire jaioterrira joan behar nuela sentitu dut modu fisiko halako batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.
Zorrillaren draman Don Diego Tenoriok Del Laurel Ostatuan sartzen denean esaten dituen bertsoak errezitatu zituen goraki eta ahots burrunbatsu batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.
Bizkitartean biziari doazkion ekintza gehienak bihotzean ditu betetzen eta ez beste parte batzuetan, Virgilioren bertso hauek dioten bezala: [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.
Musseten bertsoek eztanda egin zidaten oroimenean: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 158. orr.
Notkero Balburo beneditarrari (912) egotzitako antifona baten lehen bertsoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.
Moisesek kantikaren bertso guztiak adierazi zizkion israeldarren elkarte osoari. Elizen arteko biblia Dt 31,30
Gilderren bertso asko irakurri ditut, baina ez dut poesia lerro bakar bat ere aurkitu haietan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.
Ondorengo Legenda eta Kroniketan ere galdutako hainbat idazkiren oihartzunak aurkitzen ditugu: Klarari bidalitako gutun bat [...] eta doinu eta guzti egin zizkion bertso batzuk. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.
Gogoan diat batek nola esan zuen ez zela bertsoetan gatz-piperrik gaia bixitzekorik, ez eta jardunean ere deusik egilea manerakeriaz salatzekorik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 100. orr.
-Urte asko da, Cervantes hori nire lagun handia dela, eta badakit jakin ezbeharretan ikasiago dela bertsoetan baino. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.
Bertso zuri, iz. Errimarik gabeko pentametro ianbikoak: bertsogintza ingelesean tajuz idazteko motarik zailena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 60. orr.
Anaia Eguzkiaren Kantika, noski, Frantziskok honako bertso ospetsu honekin burutu zuena: "Goretsia Zu, Jauna, gorputzeko gure arreba heriotzagatik". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 251. orr.
Sorkariengatik 'Jaunaren Gorespenak' eratu eta gero, Frantzisko dohatsuak beste bertso santu batzuk egin zituen, bere doinu eta guzti. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.
Bertso erraz eta dotorerako dohaina du Chandler jaunak... Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.
Nire afizio nagusia bertsoak idaztea izan baita eta da oraindik, bertso errimatuak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 283. orr.
Anarkista erromantiko bat bertso humanitario barregarriak idaztera bultzatzen duen ideia berberak bultzatzen du dinamitatzaile bat bonba jartzera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.
Giro horretan ondo kantatutako bertso soil baten indarra izugarria da. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 25. orr.
Kaioak, ni korrika batean ikusirik, hegoak zalapartaka astindu, eta harrotu bat eman dio Leopardiren bertso zaharrari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.
XVIII.ko eliz bertso anonimoak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.
Moreako Kronika-ren moreatar autore frankoak bertako azentuzko bertso greziarrak erabili zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.
Baudelairek bertso jainkotiarrez kantatu zituen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.
Latinezko bertso eder horiek ez zizkigun nehork ez euskaraz ez frantsesez oraino itzuli. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.
Hemen zortzi bertso jatorrizko galduak dira. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.
Kantu eta bertso zatiak jaulkitzen zitzaizkion behin eta berriz, eta komentario "ergelak" egiten zituen, emozio sakonik azaldu gabe ezertaz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.
Gure etxean, horretaz gainera, Silvioren bertso-liburu bat zegoen, osatu gabea, Peer Gynt delakoa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.
Pertsonaia desberdinen artean banatutako bertso-deklamazioak irakurlea liluratu egiten dute. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2130. orr.
· Ardura ene ondoan nuen, tenore hartan, André Marie, bertso ontzen aritzen zena, bere emazteari igortzeko, edo bere Normandiari eskaintzen zituenak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 98. orr.
Georgiarren kondairak, Tamara erreginaren itzul-minez onduak; turkoen gudu bertsoak; armeniarren eliza otoitzak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 114. orr.
-Gure umea Gabon-bertsoak ikasten ari da -iragarri zuen Pepponek harro-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 357. orr.
Berak aipaturiko salmo-bertsoa esatean, haiek alde egiteko eskatuko zieten adeitasunez bisitariei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.
Aurrena, irain-bertsoak jarri zizkion Danteri; gero, burutik pasatu zitzaion Probentzako konde Karlos errege onari salatzea poeta. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.
Lehendik ezagunak ziren neska gazteak azaldu ziren berriro, senar-emazte berrien omenezko eztei-bertsoak kantatzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.
Paperotan zetorren goiburuak erantzungo digu: 'Bertso Berriak', jartzen zuen gehienetan, eta ondoren zertaz edo nortaz ziren. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 143. orr.
Esan beharra daukat beraren ohorez bertso berri batzuk ondu ditudala. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 16. orr.
Salgai dauzkat, aldean ditut Bargotako apaizaren ibileren bertso berriak, Vianako itsuak jarriak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.
Bertso berriak udazkeneko amodio bati jarriak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 243. orr.
Gratien Ademaren paperetan aurkitu ditugu, Zaldubik berak eta Janbatista Elizanburuk, Larresoroko seminarioan, Betiri Santsen ohoretan, asmatu zituzten bertso berriak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 110. orr.
Bertso berrien lehiaketa. Berria - Kultura 2004-07-16
Bereizi egin behar genituzke bertso-jarriak, bertso-paperak eta enkarguzko bertsoak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 58. orr.
Bertso jarrietan ez da beti lehenengo bururatutako arrazoi indartsu ustekoa bukaerarako gordetzen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 180. orr.
Bertsolaritza XX. mendean zehar: bertso jarrietatik bat-bateko bertsoetara. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.
Historiak izen gehiagoren oihartzunak dakarzkigu, dela bat-bateko bertsolaritzan, dela bertso jarrietan. Berria - Kultura 2004-07-06
Horrela bildutako materiala nuenez, eta baita bertso jarriak eta okasiokoak ere, horiek liburu batean biltzeko ideia nuen. Berria - Kultura 2004-01-17
Azken saioan, okasiorako prestaturiko bertso jarriak abestuko ditu Xabier Amurizak. Berria - Kultura 2004-01-23
Bertso jarrien lehiaketa ugari irabazi ditu. Berria - Kultura 2004-12-15
Bertsolariak, bertso-jartzaileak, gai-jartzaileak, epaileak, irakasleak, antolatzaileak, bertsozale engaiatuak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.
Oso bertso-jartzaile ugaria izan zela argi uzten du Zabalak atondu duen liburuaren mardultasunak: 3.500 bertso idaztea ez dago edonoren esku. Berria - Kultura 2004-04-14
Donostiarren espiritu eta izaera hori erretratatzen du aldi berean Juan Bizente Etxegaray bertso-jartzaileak. Askoren artean «Rataplan» - 12. orr.
Bertso jartzaile moduan nabarmendu da orain artean Ekaitz Goikoetxea, sari ugari irabazia baita. Berria - Harian 2005-04-14
Gero, beste 1904 bertso-lerro zetozen, 222 ahapalditan, 21 poema onduz. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.
Poesiarenean eta bertsogintzarenean, bietan neurria oinarrizko elementua baita: bertso lerroen kopurua eta lerro horietako bakoitzaren silabak zenbat diren ez daude idazlearen edo bertsolariaren esku; emanak daude aurretik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 98. orr.
Bertso lerro hau, hemistikio hau, honainoko pasartea hizkuntza batean ematen da, hurrengo bertso lerroa, hurrengo hemistikioa, hemendik harainoko pasartea, bigarren hizkuntza batean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 194. orr.
Walt Whitman, poeta estatubatuarra (West Hills, 1819-Camden, 1892), bertso-lerro libreetan eta herri hizkeran idatzitako Belar-hostoak poema-liburua izan zuen obra nagusia. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 163. orr.
Bertso saioa egin behar diagu eskirol horiekin, etor hadi. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.
Bertso saioak planteatzeko beste modu bat ekarri ziguten telebista-kamarek. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 163. orr.
Inoiz bertso-saioren batean izan denak ez du berehala ahantziko bizipen hori. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.
Azken batean, ingurunea sorkuntzarako oinarrizko osagaia da bertso-saioetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.
Bazkaritik landa bertso saio eder bat entzun dugu, Mixel Xalbador bertsolari trebatu eta Mizel Mateo eta Patxi Iriarte bertsolari gazteen artean. Herria 2002-08-08
Bertso saio zirikatzailea, horixe zuten armarik eraginkorrena. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 82. orr.
Ez da bertso saio soil bat, gizarte baten eskubideen defentsarako proiektua baizik. Berria - Kultura 2006-04-20
1876an, berriz, oraino ezin finkatuz zebilen Frantziako III. Errepublikaz trufatzeko, Biba Republika! bertso saio gordina igorri zuen Gratien Adema Zaldubik Sarako Euskal Bestetara. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 28. orr.
Gaztetxe gunean, gainera, bertso saio musikatuak egingo dituzte. Berria - Kultura 2006-02-08
Gaztetxea: 15: 00: Bertso saio herrikoia. Berria - Euskal Herria 2006-04-16
Argi dagoena da bertso-tramak ezin duela bertso saio mota nagusi bat izan, arte minorrekoa baizik. Berria - Kultura 2006-02-25
Literaturaren klasikoen artean kokatu ditu hainbat bertsolariren lanak, eta bertan topa daitezke makina bat bertso zahar eta sona handiko bertsolarien gaineko informazioa: Bilintx, Etxahun, Txirrita, Udarregi edo Xenpelar. Berria - Kultura 2006-02-18
Garibaik ohitura handia zeukan bere idazlan historikoetan euskarazko hitz edo bertso zaharrak tartekatzeko; Erdi Aroko euskal epikaren perlarik bikainenetako batzuk horrela ezagutzen ditugu. Berria - Kultura 2004-04-08
Hamabi bat urteko ume-koskorra nintzen, eta ama Azpilgo "bertso zahar debekatuak" kantatzen hasi zitzaidan: [...]. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.
Eta bertso zaharrak dioen legez: gurari ona dabenentzako, ez dago bide luzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 333. orr.
Badaude bertso zahar batzuk, Bolunburu eibartarrak eginak, gure erromeria hura ongi esplikatzen dutenak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 244. orr.
Gure aurrekoek sekulako lana eginik utzi ziguten balada, kanta, eta bertso zaharrak biltzen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 86. orr.
Olerki liburuak idatziz, doiñuak asmatuz eta diskoak plazaratuz, halaber bertso zaharren bertsio berriak eskainiz. Herria 2003-10-23
Neurtuz eta errimatuz kantuan ari den hura bertsotan ari da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.
Bertsotan aritzea, oinarrizko prestakuntza. Berria - Harian 2005-04-14
Bailara txiki batera deitu zituzten Lasarte eta Uztapide, bi egunez bertsotan aritzekotan. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.
Historian estreinakoz, gaur egungo bertsolariek, bertsotan jarduteaz gain, beren jardunari buruzko hausnarketan dihardute etengabe. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 27. orr.
Pozik, Anoetako belodromoan milaka entzuleren aurrean bertsotan jarduteagatik. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 213. orr.
Bapo jan dugu, eta postre garaian bertsotan hasi dira Maialen eta Andoni. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 43. orr.
Bertsotan hasi ginelarik, 1980 aldera, Xabier Amurizak pare bat liburu argitaratu zituen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.
Euskal jaietara bertsotan egitera joan eta bidaiako gastuak egiteko lain ere ez dute atera zenbaitetan. Berria - Kultura 2004-01-11
Nik bertsotan banekiela, Andonik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 73. orr.
Hauen helburu sotila bertsotan egitea da. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 154. orr.
Tamaina horretako gaiekin bertsotan egin beharra zegoen derrigor. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 97. orr.
Euren arteko txapelketa ere antolatzen dute, eta batzuk bertsotan ibiltzen dira, gai-jartzailearena egiten bertzeak, edo epailearena. Berria - Kultura 2006-04-08
Gu gazteak ginela ibiltzen ginen upel artean bertsotan. Berria - Kultura 2006-02-11
Besteak beste, EITBren informazio politika kritikatu zuten, bertsotan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.
Erantzuna bertsoz dator hurrengo zenbakian: [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 180. orr.
RAPSODIA: obra literarioa, bertsoz edo prosaz idatzia, osorik edo partez besteren esanaz eta adieraziaz osatua. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 5. orr.
Bertsoz ondutako letrak erabili ditu mehatxu egiteko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.
Samaniegoren Alegiek garai hartan, berritasuna ekarri zuten bertsoz idatzitako kontakizun ziren aldetik. Berria - Kultura 2004-05-29
Badakit grekoen aurkikunde ilunak latinezko bertsoz argitzea zaila dela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.
Bertsozko ondarea zeharbidez gure historiako gertaera, ikuspuntu eta izaerak lantzeko tresnatzat erabiltzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.
Rafael Villasús jaun hura gizagaixo bat zen, bertsozko komedia eta drama negargarriak idazten zituen antzerkigilea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.
Moratínek, Valverdek ez bezala, jatorrizko forma bertsozkoa ere egokitu egin zuen gaztelaniara. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 183. orr.
Gaur Fernandoren egia bertsozko horiek oso nolabaiteko eta erdipurdikotzat dauzkate euskaltzaleek eta Euskalgintzako euskalginek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.
Egon behar izan du geldi, eta gauza asko bertsozkoak direnak, sonetoak, odak zailak dira hor dagoen eduki guztia emateko. Berria - Kultura 2006-01-28
Fikziozko lanetan, eleberrigile gotikoen ondorengotzat, eta Byron eta Shelleyren jarraitzailetzat bertsozkoetan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.
azken bertso (4); bat bateko bertso (16); bere bertso (10)
bertso afari (14); bertso afaria (5); bertso afarietan (4); bertso asko (6); bertso bakar (7); bertso bakarrean (4); bertso bakoitza (10); bertso bakoitzak (5); bertso bakoitzean (7); bertso bana (4); bertso bat (49); bertso batean (10); bertso baten (5); bertso batzuk (32); bertso bazkaria (11); bertso berriak (5); bertso bi (6); bertso bidea (7); bertso bilduma (4); bertso bota (12); bertso bota behar (8); bertso bukaera (5); bertso doinu (5)
bertso eder (7); bertso ederrak (5); bertso eguna (12); bertso egunak (4); bertso egunaren (7); bertso egunean (6); bertso eskola (61); bertso eskola bakoitzak (6); bertso eskolak (32); bertso eskolako (12); bertso eskolan (16); bertso eskolara (7); bertso eskolaren (7); bertso eskolatik (4); bertso eskolei (4); bertso eskolek (18); bertso eskolen (31); bertso eskoletako (9); bertso eskoletan (29); bertso eskoletan egiten (4); bertso eta olerkien (6); bertso ezagun (4); bertso ezagunak (4); bertso gehienak (5); bertso guztiak (7); bertso hauek abestu (7); bertso hauek kantatu (6)
bertso jarriak (14); bertso jarrien (4); bertso jarrietan (4); bertso jartzaile (4); bertso kantatu (15); bertso kantatu beharko (8); bertso kantatuko (4); bertso lerro (12); bertso lerroak (6); bertso lerroen (7); bertso liga (7); bertso ligako (4); bertso ligan (10); bertso ligaren (5); bertso luzeak (4); bertso molde (7); bertso mota (9); bertso munduan (4)
bertso ona (8); bertso onak (12); bertso osatu (10); bertso osatu beharko (4); bertso paper (17); bertso paperak (22); bertso paperen (5); bertso politak (4); bertso poteoa (4); bertso programa (4); bertso sail (6); bertso saio (36); bertso saioa (33); bertso saioak (24); bertso saioan (5); bertso saioen (5); bertso saioetan (12); bertso sorta (25); bertso trama (5); bertso tramak (4); bertso txanpa (4); bertso txapelketako (5); bertso txapelketaren (5)
bertso udalekuak (5); bertso ugari (5); bertso zahar (5); bertso zaharrak (9); bertso zaharren (4); bertso zortziko (8); bertso zortziko txikian (5)
bertsolariak bertso (4); bertsolaritza bertso (4); beste bertso (13); bi bertso (22); bina bertso (12)
ez da bertso (4); gure bertso (6); hainbat bertso (6); hamaika bertso (5); hartako bertso (4); helduen bertso (6); herriko bertso (6); hiru bertso (23); hiru bertso bota (4); hiruna bertso (26); hiruna bertso kantatu (7); honako bertso hau (6); honako bertso hauek (5)
idatzitako bertso (5); jarritako bertso (4); kantu eta bertso (4); lau bertso (4); lehen bertso (6)
tarteka bertso (4); txikian hiruna bertso (4); txirritaren bertso (4)
udaberriko bertso (6); udaberriko bertso saioak (4); uztapideren bertso (4); zenbait bertso (5); zer bertso (4)
a motako bertsoa (6); azken bertsoa (13); bat bateko bertsoa (21); bertsoa bera (6); bertsoa bere (5); bertsoa da (15); bertsoa egin (9); bertsoa egin ahala (4); bertsoa egin du (4); bertsoa izan (4); bertsoa kantatu (6); bertsoa osatzeko (10); bertsoa osatzen (4); bertsoa sortzeko (4); bigarren bertsoa (8); hirugarren bertsoa (4); honako bertsoa (4); lehen bertsoa (14); saioko bertsoa (10)
bat bateko bertsoak (20); bere bertsoak (7); bertsoak bildu (4); bertsoak bota (6); bertsoak egiten (4); bertsoak entzun (5); bertsoak idatziz (6); bertsoak idatziz emateko (4); bertsoak jartzen (6); bertsoak kantatu (7); bertsoak kantatzeko (4); bertsoak kantatzen (9); bertsoak zituen (4); bi bertsoak (4); hiru bertsoak (4); idatzitako bertsoak (6); jarritako bertsoak (4)
azken bertsoan (5); bigarren bertsoan (7); lehen bertsoan (7)
bat bateko bertsoaren (6); bertsoaren azken (6); bertsoaren bukaera (4); bertsoaren bukaeran (4)
bat bateko bertsoen (5); bertsoen antologia (4); bertsoen errege (4); munduan bertsoen (4)
ariko dira bertsotan (4); aritu ziren bertsotan (5); bertsotan ari (11); bertsotan aritzea (5); bertsotan aritzeko (5); bertsotan egin (8); bertsotan egitea (7); bertsotan egiten (7); bertsotan hasi (12)
bertsotarako gai (6)
bertsoz bai (4); bertsoz blai (4); bertsoz play (6)