Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bertsopaper (27 agerraldi, 3 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 223 agerraldi; orobat bertso paper 53 agerraldi, 14 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 290 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian bertso(-)paper agertzen da) 1 iz bertso jarriak biltzen dituen papera.

Bertso-paper asko argitaratu zuen bere bizitzan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 140. orr.

Bat-batekoarekin batera bertsopaperen txapelketa egingo dute.  Berria - Kultura   2004-05-05

Bertso-paperak izan nituen gero ikasbide, bertsolari bat-bateko gehienek bezalatsu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 55. orr.

Katalina Gezalakoaren bertso-paperak erosi dizkiot itsuari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Hainbeste aurreskulari, zamaltzain eta koreografo, hainbeste kopla, bertso, bertsopaper eta txapelketa, hainbeste sariketa, antologia, izendapen, omenaldi, hileta eta urteurren...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

2 (izenondoekin)

Bertsolariek bat-bateko saioak, bertsopaper historikoak.  Berria - Kultura   2004-02-25

Hurrena Berriatuan agertu zen bertso-paper inprimatua, hau oso-osorik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

AEBetan dozenerdi bat bertsolari ditugu egun, eta bertso paper idazle batzuk ere bai.  Berria - Kultura   2004-01-11

Analfabetoa bertso-paper saltzailearen ondoan esertzen zen, bertsoak nola kantatzen zituen entzuteko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.

Sosik ez daukatenak, irakurtzen ez dakitenak, berandu iritsi direnak bertsopaper saltzailearen ahots zakarra entzuten gelditu dira tragediaren literatura buruz ikasteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 168. orr.

Ibon Zabala bertsopaper saria Karmele Mitxelenarentzat izan da.  Berria - Kultura   2004-12-30

Bertso jarriek eman zioten garai batean ospe pixka bat, Euskaltzaindiaren bertso-paper sariketa 1962an irabazita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Mikel Arrillagak irabazi du Mutrikuko bertsopaper lehiaketa.  Berria - Kultura   2004-12-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertsopaper lehiaketa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus