Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jende arrotza bertakotzeko herriei foru eta pribilegio bereziak emanez. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.
Onartzen du jatorri errusiarreko herritar asko ez direla bertakotu. Berria - Mundua 2004-04-21
Erle hori berezkoa ez den tokietan bertakotu egin behar izan dute bainilla lortzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.
Urteen buruan leku haietan bertakotuko zen jende asko, itzultzeko itxaropena urrutiko utopia bihurturik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 18. orr.
Esan ohi da herritartasuna dela inor bertakotzeko bidea. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Hizkera horretara ohitzea lagungarri gertatuko zaie, gainera, Arrasateko bizimoduan txertatzeko eta, pixkanaka, bertakotzeko. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 169. orr.
Jendea bezalaxe, animalia arrotz asko bertakotu da munduan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.
Ez baitzen azukrezko konpitterik bertakotu eta herritartu, han nonbait XVII. mende erdira arte edo. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.
Esporak izaten dituzte produktuok, eta hazi horiek giro egokia aurkitzen badute, bertakotu egiten dira. Gu, jakina, sartaldekoak gaituk, edo hona iritsi eta bertakotuak, behintzat. Berria - Gaiak 2006-05-05
bertakotu ziren (3)